Politika -
Elkarrizketa Radio Euskadin
PPk lege egutegia azkartzeko eskatu dio Eusko Jaurlaritzari
Iñaki Oyarzabalek ETAren amaiera hipotetikoari ere hitz egin du eta, Alderdi Popularreko idazkari nagusiak esan duenez, "inoiz baino gertuago gaude".
Erredakzioa
Iñaki Oyarzabal parlamentaria eta Alderdi Popularraren Euskadiko idazkari nagusiak egutegi legegilea azkartzea eskatu dio Eusko Jaurlaritzari. Gainera, egutegi horren atzerapenak bere alderdiak PSErekin duen akordioa hausten duela gogoratu du.
Radio Euskadiko "Boulevard" saioan eskaini duen elkarrizketan, Oyarzabalek ETAren amaiera hipotetikoari buruz ere hitz egin du: "Inoiz baino gertuago gaude, ETA gero eta ahulago dagoelako eta ahultasun hori dela eta amaierari buruz hausnartzen ari da".
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea