Politika -

Noos auzia

Palmako Auzitegiak gaur emango dio Urdangarini espetxeratzeko agindua

Iñaki Urdangarinek, Diego Torresek eta Jaume Matasek gehienez hamabost eguneko epea izango dute kartzelan sartzeko.

Iñaki Urdangarin. Artxiboko argazkia: EFE
Iñaki Urdangarin. Artxiboko argazkia: EFE
Iñaki Urdangarin. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñaki Urdangarinek, Diego Torresek eta Jaume Matasek asteazken honetan jasoko dituzte kartzelatze-aginduak Palmako Auzitegian. 09:00ak eta 14:00ak bitartean joango dira auzitegira, epaimahaiak hala aginduta.

Noos auzia Palmako Auzitegiak epaitu zuen, eta Auzitegi Gorenak hiru auzipetuen kontrako zigorrak baieztatu ditu.

Urdangarinen eta Torresen kasuan, baina, lehen auzialdian ezarritako zigorrak arindu ditu Gorenak: Urdangarini 5 urte eta 10 hilabeteko espetxe-zigorra ezarri dio, eta Torresi, 5 urte eta 8 hilabetekoa. Jaume Matasi, ostera, hiru urte eta zortzi hilabeteko kartzela-zigorra berretsi dio.

Gehienez 15 eguneko epea izango dute hirurek espetxean sartzeko. Urdangarinek Auzitegi Konstituzionalean babes-helegitea aurkezteko aukera dauka, baina, hala ere, kartzelara joan beharko du.

Espetxean bere borondatez sartzen bada, zigorra zein kartzelatan beteko duen erabakitzeko aukera izango du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainia errege familia Noos auzia Politika Auzitegi Gorena Epaiketak Ustezko ustelkeria politikoa Albisteak Balearrak azken ordukoa Espetxeak