Politika -
Euroagindua
Parisek onartu egin du Aurore Martin Batasuneko kidea espainiaratzea
Frantziako Auzitegi Gorenak errefusatu egin du helegitea, eta beraz, estradizioa Gobernuaren sinaduraren zain dago.
Erredakzioa
Frantziako Auzitegi Gorenak errefusatu egin du Aurore Martin Iparraldeko Batasuneko buruzagiak estradizioaren aurka aurkeztutako helegitea
Buruzagi abertzaleari "erakunde terrorista batean parte hartzea" egotzi diote.
Gorenaren erabakiaren aurka ezin da beste helegiterik jarri, eta beraz, estradizioa Exekutiboaren sinaduraren zain dao.
Paueko Apelazio Auzitegiak onartu egin zuen estradizioa azaroan, baina erabakia bertan behera geratu zen, behin-behinean, defentsak helegitea jarri zuelako Gorenean.
Hain zuzen ere, 2005 eta 2008 urteen artean Espainian egindako jardurea politikoak direla eta eskatu zuen euroagindua. Batasuna legez kanpokoa da Espainian, baina legezkoa Frantzian.
Azken egunetan, hainbat politikarik protesta egin dute euroaginduaren aurka, "kutsu politikoa" duelakoan, hala nola Catherine Greze, Jose Bove eta François Alfonsi Europako Parlamentuko diputatuek, Didier Borotra Biarritzeko alkateak eta Jean Lassalle diputatu frantziarrak.
Martin maiatzaren 19an atxilotu zuten, Jean-Luc del Campo Batasuneko kidearekin batera, eta egun horretan bertan utzi zituzten aske.
Lehen aldia izango da Frantziak Batasuneko kide bat espainiaratuko duena.