Politika -

Gurtel auzia

2007 eta 2008ko Valentziako PPren finantziazioa legez kanpokoa izan zela dio epaileak

Francisco Correari bost urte eta hiru hilabeteko espetxe zigorra ezarri dio; Alvaro Perez 'El Bigotes'i, berriz, sei urte eta bederatzi urteko kartzela-zigorra.

Francisco Correa (ezke) eta Alvaro Perez, El Bigotes. Argazkia: EFE.
Francisco Correa (ezke) eta Alvaro Perez, El Bigotes. Argazkia: EFE.
Francisco Correa (ezke) eta Alvaro Perez, El Bigotes. Argazkia: EFE.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2007 eta 2008 urteetako (Francisco Camps zuzentzen zuen garaian) Valentziako PPren hauteskunde kanpainetako finantziazio sistema irregularra izan zela uste du Jose Maria Vazquez Honrubia Auzitegi Nazionalak.

Epaileak jakitera eman duenez, PPk Gurtel sarea erabili zuen Valentziako hauteskunde kanpainak "B" dirua eta enpresariek ordaindutako faktura faltsuak erabiliz finantzatzeko, horrela aitortu baitzuten enpresariek epaiketa hasi zenean; alderdia finantzatzeko 1,2 milioi euro ordaindu zituztela aitortu zuten, hain zuzen.

Hori horrela, Auzitegi Nazionalak espetxe zigorra ezarri du epaiketako 20 lagunetatik 18ri.

POLITIKARIAK:

1. Ricardo Costa: 4 urteko espetxe zigorra, Valentziako PPko idazkari nagusi eta Valentziako Gorteetako bozeramaile ohiarentzat.

2. Vicente Rambla Valentziako Gobernuko presidenteordea absolbitua izan da.

3. David Serra: 3 urte eta 8 hilabeteko espetxe zigorra, Valentziako PPren idazkariorde ohiarentzat.

4. Cristina Ibañez: 3 urte eta 4 hilabeteko espetxe zigorra, Valentziako PPren kudeatzaile ohiarentzat.

5. Yolanda Garcia: 4 hilabeteko espetxe zigorra, Valentziako diruzain ohiarentzat.

SAREA:

6. Francisco Correa: 5 urte eta 3 hilabeteko espetxe zigorra, Gurtel sareko ustezko buruarentzat.

7. Pablo Crespo: 5 urteko kartzela-zigorra, Galiziako PPko Antolakuntza idazkari ohiarentzat.

8. Alvaro Perez, 'El Bigotes': 6 urte eta 9 hilabeteko espetxe zigorra, Correaren Valentziako "gizonarentzat", eta Orange Market enpresako arduradunarentzat.

9. Candido Herrero: 5 urte eta hilabete bateko espetxe zigorra, Orange Market enpresako kudeatzaile ohiarentzat.

10. Jose Ramon Blanco Balin: 3 urteko espetxe zigorra, Repsol YPFko zuzendariorde ohiarentzat eta Orange Marketeko finantza-aholkulariarentzat.

ENPRESARIAK:

11. Vicente Cotino: Urte bat eta 3 hilabeteko kartzela-zigorra, baina isunetan ordaindu beharko du.

12. Enrique Ortiz: Urte bat eta 3 hilabeteko kartzela-zigorra, baina isunetan ordaindu beharko du.

13. Rafael Martinez: Urte bat eta 6 hilabeteko kartzela-zigorra, Alacanteko patronaleko presidente ohiarentzat, baina isunetan ordaindu beharko du.

14. Tomas Martinez: Urte bat eta 6 hilabeteko kartzela-zigorra; isunetan ordaindu beharko duena.

15. Antonio Pons: Urte bat eta 9 hilabeteko kartzela-zigorra, isunetan ordaindu beharko duena.

16. Alejandro Pons: Urte bat eta 9 hilabeteko kartzela-zigorra, isunetan ordaindu beharko duena.

17. Gabriel Alberto Batalla: Urte bat eta 9 hilabeteko kartzela-zigorra, isunetan ordaindu beharko duena.

18. Jose Francisco Bevia: Urte bat eta 3 hilabeteko kartzela-zigorra, isunetan ordaindu beharko duena.

19. Jose Enrique Fresquet: Absolbitu dute.

20. Enrique Gimeno: Urte bat eta 9 hilabeteko kartzela-zigorra, isunetan ordaindu beharko duena.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika PP Iruzurrak Epaiketak Albisteak