Politika -

Inkesta

Herritarren % 87k uste dute Gurtel epaiaren ostean Rajoyk dimisioa eman behar zuela

Aste hasieran egin den EiTB Focus inkestaren arabera, euskal gizarteak oniritzia eman die zentsura-mozioa babestu zuten alderdien portaerari.

Euskal gizartea, zentsura-mozioaren alde

Eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mariano Rajoy Espainiako presidente ohiak Gurtel auziaren epaia ezagutu zenean dimisioa aurkeztu behar zuen, EAEko hamar herritarretik bederatziren ustez. Aste hasieran egin den EiTB Focus inkestak jasotzen duenez, euskal gizarteak PP Gobernutik kanporatu zuen zentsura-mozioan parte hartu zuten alderdien jarrera babesten du.

Gizaker etxeak EiTBrentzat aldiro egiten duen ikerketa soziologikoaren edizio berezia egiteko, 450 elkarrizketa egin dituzte telefono bidez ekainaren 4an eta 5ean (astelehenean eta asteartean). Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diren adin nagusikoak galdekatu dituzte horretarako.

Herritarren % 87k uste dute Mariano Rajoyk Gurtel auziaren epaia kaleratu ostean dimisioa aurkeztu behar zuela. Gurtel auziaren epaiak, buruak zigortzeaz gain, frogatutzat jo zuen 1999 eta 2005 bitartean PP “Estatuko interesen aurka bidegabe aberastu zela, horretarako ustelkeria baliatu zuen sistema instituzionala erabiliz”.

EITB FOCUS DLS 1 GÜRTEL RAJOYK DIMITITU

EITB FOCUS DLS 1 GÜRTEL RAJOYK DIMITITU

Galdetutakoen % 87,1ek uste dute auzia nahikoa arrazoi zela Rajoy Espainiako Gobernutik kanporatzeko.

EITB FOCUS DLS 2 EPAIA ARRAZOI NAHIKOA

EITB FOCUS DLS 2 EPAIA ARRAZOI NAHIKOA

PP Espainiako Gobernutik kaleratzeko une aproposa zen galdetuta, % 68k baiezko erantzuna eman dute, eta % 21ek ezezkoa. Azken horien artean daude Rajoyk dimisioa aurretik eman behar zuela uste dutenak eta dimisiorik eman behar ez zuela uste dutenak.

EITB FOCUS DLS 3 UNE EGOKIA

EITB FOCUS DLS 3 UNE EGOKIA

PP Gurtel auzian zenbateraino nahasita dagoen galdetuta, herritarren ia erdiek uste dute “erabat” inplikatuta dagoela, % 41en ustez “asko edo nahikoa” inplikatuta dago, eta galdetutakoen % 7k baino gutxiagok uste dute “zerbait, gutxi edo ezer ez” dagoela inplikatuta.

EITB FOCUS DLS 4 PP INPLIKATUTA

EITB FOCUS DLS 4 PP INPLIKATUTA

EiTB Focus honetako beste galdera nagusietako bat Diputatuen Kongresuan egindako zentsura-mozioari dagokio. Mozioa babestu zuten alderdi guztiek jaso dute herritarren oniritzia. PPk eta Ciudadanosek ez dute babesik lortu.

EITB FOCUS DLS 5 JOKABIDEAK

EITB FOCUS DLS 5 JOKABIDEAK

Gai honen inguruan EAJk eta EH Bilduk izandako jarrera “positiboa” izan da, inkestan parte hartu duten herritarren ustez.

EITB FOCUS DLS 6 EAJ ETA EH BILDU

EITB FOCUS DLS 6 EAJ ETA EH BILDU

Gainera, galdetutakoen % 82,2k ontzat jo dute EAJk Rajoy kargutik kentzen laguntzea erabaki izana. EAJren jokabideari zein nota jarriko lioketen galdetuta, 10 puntutik 7 jarri diote, batez beste.

EITB FOCUS DLS 7 EAJ

EITB FOCUS DLS 7 EAJ

Lautik hiruri “gaizki edo oso gaizki” iruditzen zaie Espainiako Gobernutik kaleratu ondoren PPk bere aurrekontuei zuzenketak aurkeztea Senatuan.

EITB FOCUS DLS 8 HELEGITEAK

EITB FOCUS DLS 8 HELEGITEAK

Fitxa teknikoa

Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diren 450 pertsona. La= ± % 4,62, konfiantza-maila: % 95, p=q=0´5, datu orokorretarako. Lurralde historiko, udalerri, sexu eta adinaren arabera geruzatutako zorizko lagina.

Ikerketa soziologiko hau egiteko, Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diren 450 pertsona galdekatu dituzte. La= ±% 4,62, konfiantza-maila: % 95, p=q=0´5, datu orokorretarako. Lurralde historiko, udalerri, sexu eta adinaren arabera geruzatutako zorizko lagina.

Inkesten % 26,9 euskaraz egin dira eta gainerako % 73,1a gaztelaniaz. Inkesta egindako udalen populazio-tamainagatik haztatutako erabateko emaitzak.

Landa-lana 2018ko ekainaren 4a eta 5a bitartean egin zen telefono bidezko elkarrizketak eginez. Batez beste, 5 minutu eta 30 segundo iraun dute; motzenak 4 minutu iraun du eta luzeenak 11.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua Politika EAJ-PNV PSOE PP Mariano Rajoy Espainiako Gobernua Espainia Alderdi politikoak Pedro Sánchez EH Bildu Ciudadanos Albisteak EiTB Focus