Politika -

Ekitaldia

Pedro Sanchezek Espainiako Gobernuko presidente kargua hitzeman du

Sozialista demokraziako zazpigarren gobernuburua izango da, Mariano Rajoyren aurkako zentsura-mozioak aurrera egin ostean.

Pedro Sanchezek Espainiako Gobernuko presidente kargua promestu du

1:29

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pedro Sanchez PSOEko buruzagiak Espainiako Gobernuako presidente kargua hitzeman du gaur goizean, Zarzuela Jauregian, Felipe VI. erregearen aurrean. Espainiako Konstituzioarekin hitzeman du kargua, baina demokrazian lehen aldiz, Biblia eta gurutzerik gabe.

2014ko uztailean Felipe VI. errege izendatu eta gero, goi karguei zin egin edo hitzemateko ekitaldietan bibliarekin eta gurutzearekin edo horiek gabe egiteko aukera ematea erabaki zuen Erret Etxeak. Pedro Sanchez demokraziako zazpigarren gobernuburua izango da ofizialki, Mariano Rajoyren aurkako zentsua-mozioak aurrera egin ostean.

Mariano Rajoyk hartu du parte ekitaldian, baita Espainiako estatuko agintari nagusiek ere: Ana Pastor Kongresuko presidentea, Pio Garcia-Escudero Senatuko presidentea, Juan Jose Gonzalez Rivas Auzitegi Konstituzionaleko presidentea, eta Carlos Lesmes, Auzitegi Goreneko eta Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko burua, besteak beste.

Erreinuko notario nagusi gisa, Rafael Catala Justizia ministroa izan da, ekitaldiari fede emateko.

Hasieran, erregeak PSOEko liderraren izendapenarekin sinatutako dekretua irakurri diute, Konstituzioko 62 eta 99 artikuluen arabera.

Sanchezen hitza

"Agintzen dut, nire kontzientziaz eta ohorez, Gobernuko presidente karguaren eginbeharrak leial beteko ditudala, erregeari leial izanez. Horrez gain, Estatuko arau nagusi gisa, Konstituzioa zaindu eta zainduaraziko dut, Ministroen Kontseiluko erabakiak sekretupean mantentzeaz gain", irakurri du Sanchezek eskuin eskua 1978ko Konstituzioaren ale batean gainean jarrita, 62. artikuluan zabalik zegoela.

Ekitaldiaren amaieran, erregeak Sanchez agurtu du, zoriondu eta hedabideek argazkiak ateratzeko. Jarraian, Rajoy eta gainerako agintariak haiekin jarri dira. PSOEko buruzagiak Rajoyri eskua eman dio, eta "zorte ona" opa diola esan.

PEDRO SANCHEZ MARIANO RAJOY EFE

Pedro Sanchezek eskua eman dio Mariano Rajoyri. EFE

Sanchez Moncloara iritsi da lehen aldiz, Gobernuko presidente gisa

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentea Moncloa jauregira iritsi da lehen aldiz, kargua hitzeman ostean. Zarzuelatik abiatuta, Gobernuko Presindentetzako egoitzako ate nagusitik sartu da autoa, 11:30 baino apur bat lehenago, bi eskolta-kotxe atzean zituela.

Exekutiboko iturrien arabera, Juanma Serrano kabinete-buruarekin joan da Moncloara Sanchez. Han, Maria Rosario Pablos Gobernuko Presidentetzako idazkari nagusiak hartu ditu.

Moncloan egindako lehen bisitan gidatu ditu Sanchez eta Serrano. Besteak beste, presidentearen bulego ofiziala erakutsi die.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika