Politika -
Zentsura-mozioa
Rajoy, bere agurrean: 'Ohorea izan da Espainia jaso nuena baino hobeto uztea'
Mariano Rajoyk Espainiako presidente karguari agur esan dio Kongresuan, eta "demokrata gisa" zentsura-mozioaren emaitza onartzen duela baina "egindakoa" ez duela babesten esan du.
Agentziak | Erredakzioa
Mariano Rajoyk Espainiako presidente karguari agur esan dio ostiral honetan. "Ohorea izan da Espainia aurkitu nuena baino hobeto utzi izana", esan du.
Rajoyk zorionak eman dizkio Pedro Sanchezi, eta "demokrata gisa" zentsura-mozioaren emaitza onartzen duela baina "egindakoa" ez duela babesten esan du.
"Ohorea izan da Gobernuko presidente izana eta ohorea izan da Espainia aurkitu nuena baino hobeto utzi izana", esan du Rajoyk eta Sanchezi "bere garaian gauza bera esan ahal izatea" desiratu dio.
Pertsonen "bizitza hobetzeko nuen" agindu politikoa bete izan duela uste du Rajoyk, eta eskertu egin du espainiarrek zein PPk emandako "babesa".
"Zortea izan dezazuela zuok guztiok Espainiaren onetan", esan du Rajoyk Kongresuan Gobernuko presidente gisa egindako azken agerraldian.