Politika -
Gurtel auzia
Rosalia Iglesias espetxetik atera da 200.000 euro ordaindu eta gero
18 lagun atera dira espetxetik Auzitegi Nazionalak ezarritako fidantzak ordaindu ostean.
Agentziak | Erredakzioa
Auzitegi Nazionalak behin-behineko askatasuna eman dio Rosalia Iglesiasi, Luis Barcenas PPko diruzain ohiaren emazteari, 200.000 euroko fidantza ordainduta.
Gurtel auziko epaileek behin-behineko askatasuna eman diote Soto del Real (Madril) espetxean sartu eta 24 ordu igaro ez direnean. Auzitegi Nazionalak 15 urte eta hilabete bateko kartzela zigorra ezarri zion Gurtel auziko lehen garaian nahastua egon baitzen.
Auzitegi Nazionalak jakitera eman duenez, 18 lagunek fidantza ordaindu dute jada.
Hori dela eta, akusatuek laster utziko dute espetxea.
Auzitegiak kautelazko neurriak ezarri dizkio Iglesiasi; esaterako, hamabost egunero epaitegian agertu beharko da, pasaportea kendu diote eta ezin da Espainiatik atera.