Politika -
2011ko hauteskundeak
Nafarrorako akordioa eskatu dio ezker abertzaleak EAri eta Aralarri
"Ezker abertzalearen baldintza bakarra erabateko aldaketa bultzatzeko hauteskundeetarako programa eraginkorra akordioa lortzea da", azaldu du Xanti Kirogak.
Erredakzioa
"Eduki eta proposamen jakinen gaineko hauteskundeetarako akordioa lortzea" deia egin die ezker abertzaleak EAri, Aralarri eta Nafarroako ezkerreko mugimenduei 2011ko hauteskundeetara aurkeztuko duten marka "arazoa" ez dela eta "edukiak garrantzitsuak" ez direla gaineratu du.
Azaroaren 14an, Iruñean aurkeztutako hauteskundeetarako proposamenean sakontzen duen zirriborroa aurkeztu du Xanti Kiroga ezker abertzaleko bozeramailea, Txelui Moreno eta Marine Pueyorekin batera. ''Ezkerrekoen, progesisten eta abertzaleen batasun ekintzarako programaren oinarriak'' izenburua du zirriborroak.
"Ezker abertzalearen baldintza bakarra gizartearen, kulturaren, ekonomiaren eta erakundeen arloan erabateko aldaketa bultzatzeko hauteskundeetarako programa eraginkorra akordioa lortzea da", azaldu du Xanti Kirogak.
Horregatik, 2011ko hausteskundeen "garrantzia" azpimarratu du Kirogak. Horren ustez, "benetako aldaketarako agertokia eratu daiteke epe ertainean" hauteskunde horietan, eta "osoko alternatiba osatzea erronka" dela gaineratu du.