Politika -

Auzitegi Nazionala

Valtonyc raperoa bilatzeko eta atxilotzeko agindua eman du Auzitegi Nazionalak

Kartzelan sartzea ekiditeko, abeslariak Estatutik ihes egin duela jakinarazi zuten atzo. Hiru urte eta sei hilabeteko espetxe-zigorra ezarri zioten, terrorismoa goratzea egotzita.

Valtonyc raperoaren artxiboko argazkia.
Valtonyc raperoaren artxiboko argazkia.
Valtonyc raperoaren artxiboko argazkia.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Fiskaltzak hala eskatuta, Auzitegi Nazionalak Valtonyc raperoa Estatuan eta nazioartean bilatzeko eta atxilotzeko agindua eman du.

Kartzelan sartzea saihesteko, abeslariak Estatutik ihes egin duela jakin ondoren eman dute agindua.

Auzitegi Nazionalak hiru urte eta sei hilabeteko espetxe-zigorra ezarri zion, terrorismoa goratzea, Erregea iraintzea eta mehatxuak egitea leporatuta. Valtonycen defentsak zigorra bertan behera uztea baztertu zuen gero Auzitegi Konstituzionalak.

Horrela bada, Auzitegi Nazionalak 10 eguneko epea eman zion kartzelan bere borondatez sartzeko. Epe hori gaur amaitu da eta atzo jakin zen abeslariak ihes egitean erabaki duela.

Valtonycek ondoko mezua idatzi zuen atzo bere Twitter kontuan: "Bihar da eguna. Bihar nire etxeko atea botako dute, ni espetxeratzeko. Abesti batzuengatik. Bihar Espainia barregarri geratuko da, enegarrenez. Ez diet horren erraz jarriko. Desobeditzea zilegi da eta obligazio bat Estatu faxista honen aurrean".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Nazionala Politika Musika Albisteak