Politika -

Diputatuen Kongresua

EAJren babesari esker, Estatuko Aurrekontuak onartu dituzte Kongresuan

Katalunian 155. artikulua indarrean dagoen bitartean Espainiako Gobernuaren Aurrekontuak babestuko ez zituela esan zuen EAJk, baina gaur kontrakoa egin du, "arduragatik".

Aitor Esteban EAJko diputatua, Cristobal Montoro ministroaren aurrean. Argazkia: EFE
Aitor Esteban EAJko diputatua, Cristobal Montoro ministroaren aurrean. Argazkia: EFE
Esteban: 'Ez da erabaki erraza izan'

1:28

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Katalunian 155. artikulua indarrean dagoen bitartean hala egingo ez zuela agindu zuen arren eta arratsaldeko lehen orduan iragarri bezala, EAJk Espainiako Gobernuaren Aurrekontuak babestu ditu Diputatuen Kongresuan 20:00ak aldera egin den bozketan.

Horrenbestez, 2018ko Estatuko Aurrekontu Orokorrak onartu dituzte Kongresuan. Aldeko botoa eman duten talde politikoak hauek izan dira: Alderdi Popularra, Ciudadanos, EAJ, UPN, Foro Asturias, Coalicion Canaria eta Nueva Canaria.

Kontra bozkatu dutenak, berriz, PSOE, Unidos Podemos, Esquerra Republicana, PDeCAT, Compromis eta EH Bildu izan dira.

Aurrekontuak zatika bozkatzen dira eta guztiak onartu dituzte. Bozketetan gehien errepikatu den emaitza, beraz, horixe izan da: 176 alde eta 171 kontra.

Aurrekontuak onartuta, Alderdi Popularreko parlamentariak zutik jarri dira Cristobal Montoro Ogasun ministroa txalotzeko. Montorok Mariano Rajoy agurtu du eta Soraya Saenz de Santamaria presidenteordeari besarkada eman dio. Ondoren, PPko diputatuek eta ministroek argazkia atera dute elkarrekin.

Kongresuko saioa amaituta, Rajoyk agerraldia egin du eta Aurrekontuak babestu dituzte zazpi talde parlamentarioei eskerrak eman dizkie, "eraikitzearen aldeko apustua egiteagatik".

Egitasmoa aurrera ateratzea zaila izan dela onartu du, baina "Espainiarentzat Aurrekontu onak" direla azpimarratu du. Espainiako Gobernuaren helburu nagusiak lanpostuak sortzea eta susperraldi ekonomikoa direla esan du.

Aurrerantzean, Estatuko Aurrekontuen tramitazioak Senatuan egingo du aurrera. Epeak betez gero, Aurrekontuak ekainaren 29an onartuko dituzte behin betiko.

EAJren jarrera aldaketa

Kataluniako egoera politikoa dela eta, hasieratik Estatuko Aurrekontuak negoziatzearen eta babestearen kontra agertu izan bada ere, azken orduan EAJk Espainiako Gobernuaren egitasmoaren alde bozkatzea erabaki du.

Katalunian Espainiako Konstituzioaren 155. artikulua indarrean egonda, Mariano Rajoyren Aurrekontuak babesteko erabakia hartzea "zaila" izan dela aitortu du Aitor Esteban EAJko diputatuak.

Alabaina, "arduraz" jokatzeagatik hala egin dutela erantsi du eta ziur agertu da erabaki honen ondotik "laster" amaituko dela Estatuaren esku-hartzea Katalunian.

BIDEOA | Aitor Esteban: "Ez da erabaki erraza izan"

Esteban: 'Ez da erabaki erraza izan'
Esteban: 'Ez da erabaki erraza izan'
Esteban: 'Ez da erabaki erraza izan'

1:28

 

BIDEOA | EH Bilduk uste du EAJ ez dela fidatzekoa

 

EH Bilduren ustez, argi geratu da EAJ 'ez dela fidatzekoa'
EH Bilduren ustez, argi geratu da EAJ 'ez dela fidatzekoa'
EH Bilduren ustez, argi geratu da EAJ 'ez dela fidatzekoa'

 

BIDEOA | EAJren erabakiak hainbat erreakzio eragin ditu Kongresuan

 

Berehala ekarri ditu erantzunak jeltzaleen erabakiak
Berehala ekarri ditu erantzunak jeltzaleen erabakiak
Berehala ekarri ditu erantzunak jeltzaleen erabakiak

1:14

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua albisteak Politika EAJ-PNV Albisteak Alderdi Popularra Espainiako Gobernua Espainia albisteak Ekonomia berriak Gaurko azken ordukoa Aurrekontu Orokorrak