Politika -

Auzitegi Konstituzionalean

Rajoyren Gobernuak Kataluniako Presidente Legeari errekurtsoa jarri dio

Baliteke Auzitegi Konstituzionalak helegitea gaur bertan onartzea, eta hala egiten badu, legea automatikoki bertan behera geldituko da.

Mariano Rajoy, gaur, kazetarien aurrean. Argazkia: EFE.
Mariano Rajoy, gaur, kazetarien aurrean.
Gobernuak helegitea aurkeztu dio Presidentziaren Legeari Konstituzionalean

1:37

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Marino Rajoyren Gobernuak, beste behin ere, Carles Puigdemont modu telematikoan presidente izendatzeko Kataluniako Parlamentuak onartutako Presidente Legearen aurkako helegitea aurkeztu du, gaur (asteazkena), Auzitegi Konstituzionalean, norbere programa defendatzeko edozein hautagai Kataluniako Parlamentuan egon behar delako.

Mariano Rajoy Espainiako presidenteak eta Ministroen Kontseiluak ezohiko bilera egin dute gaur helegitearen aurkezpena onartzeko; helegiteak, gainera, Estatu Kontseiluaren ahobatezko babesa dauka.

Rajoyk Twitteren idatzi duenez, "Gobernuak Konstituzioa eta legea defendatzeko betebeharra babesten du".

Auzitegi Konstituzionaleko osoko bilkura atzotik bilduta dago, eta baliteke gaur bertan helegitea onartzea; hala egiten badu, legea automatikoki bertan behera geldituko da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika Mariano Rajoy Albisteak Pere Aragonès