Politika -

Bilera

Jaurlaritza: 'ETAren amaiera Terrorismoaren aurkako Itunetik kanpo azter daiteke'

ETAren desegitearekin lotutako 'gai asko beste foro batzuetan eztabaidatu eta ados' daitezkeela nabarmendu du Erkorekak, eta Espainiako Gobernuak ere horrela ulertzea espero dutela erantsi.

Erkoreka, bere agerraldian. Argazkia: @jerkoreka
Josu Erkoreka. Argazkia: Twitter
'Mahai hirukoitza eratzea Euskadi eta Nafarroako gobernuen agendetan dago'

1:21

Agentzia | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramailearen hitzetan, ETAren amaierarekin lotutako "gai asko eta asko" Terrorismoaren aurkako Itunetik kanpo "eztabaidatu eta ados" daitezke, eta Espainiako Gobernuak ere horrela ulertzea espero dutela erantsi du.

Gobernu bileraren ondotik eskainitako prentsaurrekoan, Erkorekak esan du alderdien ardura dela Itun horren bilera egotea ala ez erabakitzea (EAJk joango ez dela berretsi du): "Alderdiek zehaztu behar dute euren jarrera eta bilerara joatea beharrezkoa den edo ez".

Horren ildoan, adierazi du alderdiak "euren jarrera" azaltzen hasi direla, eta "bakoitza libre dela nahi duena egiteko".

Dena dela, ohartarazi du "ETAren indarkeriaren amaierarekin lotutako gai asko eta asko Terrorismoaren aurkako Itunetik kanpo eztabaidatu eta ados" daitezkeela. "Alderdiek, erakundeek, eta batez ere Espainiako Gobernuak ere horrela ulertzea espero dugu", erantsi du.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Eusko Jaurlaritza ETA Alderdi politikoak Albisteak Bakea Euskadin