Politika -

euskadi

Podemos 'begirale' gisa izango da Terrorismoaren aurkako Itunean

Podemos "nahiko kritikoa" da Terrorismoaren aurkako Itunarekin, terrorismo delituen kalifikazioan egindako aldaketa penala dela eta.

Andeka Larrea gaurko prentsaurrekoan. ETBren bideo batetik hartutako irudia.
Andeka Larrea gaurko prentsaurrekoan. ETBren bideo batetik hartutako irudia.
Andeka Larrea gaurko prentsaurrekoan. ETBren bideo batetik hartutako irudia.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Terrorismoaren aurkako Itunean "begirale" gisa izango dela iragarri du Andeka Larrea Podemos Euskadiko bozeramaileak. Hori dela eta, ETAren amaiera aztertzeko bileran Podemos Euskadi entzule gisa arituko da.

Podemos "nahiko kritikoa" da Terrorismoaren aurkako Itunarekin, terrorismo delituen kalifikazioan egindako aldaketa penala dela eta; aldaketa horri esker, "subjektibotasuna" erabilita desobedientzia delituak, esaterako, terrorismo delitutzat jo baitaitezke.

Terrorismoaren aurkako Itunean parte ez hartzeko EAJren erabakiaren harira, Larreak "errespetatu" beharreko erabakia dela esan du, "alderdi bakoitzak erabakitzen baitu zein eztabaida-lekutan egon nahi duen eta zeinetan ez".

Larrearen hitzetan, ETAren amaierak "garai baten bukaera" ezartzen du, baina euskal gizarteak 2011tik, indarkeriari uko egin zionetik, "egintzat" ematen zuen amaiera hori.

"Protagonismoa euskal gizartearena da, ez ETArena", gaineratu du Larreak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika EAJ-PNV ETA Albisteak Podemos Ahal Dugu Euskadi