Politika -

BILERA

EAJ ez da Terrorismoaren aurkako Itunaren bileretan izan, eta ez da izango

Horren arabera, "gaur-gaurkoz" ez du Rajoyren "gonbidapenik ez informaziorik" jaso, eta "Ituna gertakarien errealitateak gaindituta dago".

Andoni Ortuzar EBBren presidentea, artxiboko irudian. Argazkia: EFE
Andoni Ortuzar EBBren presidentea, artxiboko irudian. Argazkia: EFE

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAJk adierazi du ez duela inoiz parte hartu Terrorismoaren aurkako Itunean, eta oraingoan ere ez duela egingo "gertakarien errealitateak gaindituta" dagoelako.

Mariano Rajoy Espainiako Gobernuaren presidenteak ostiralean iragarri zuen Terrorismoaren aurkako Itunaren bilera deituko duela, ETAren desegitea aztertzeko, "demokrazian, Justizian eta Espainian sinisten dugun guztion batasun elementua" baita.

EAJren arabera, "gaur-gaurkoz" ez du Rajoyren "gonbidapenik ez informaziorik" jaso Terrorismoaren aurkako Itunaren deialdiaren gainean.

"EAJk ez du inoiz Terrorismoaren aurkako Itunean parte hartu, 'Ituna'k horren sorreran, alderdi honen aurkako eraso gogor eta bidegabea zuen hitzaurrean, ETAren parean utzita. ETAren aurkako Ituna beharrean, EAJren politika estigmatizatu eta kriminalizatzeko egin zuten", azaldu du EAJren Euzkadi Buru Batzarrek, atzo, astelehena, asteko bilera izan ondoren.

EAJren esanetan, Gobernua "errealitateak gaindituta" dago, eta ez du uste foro horretan parte hartzea egokia denik. PPk eta PSOEk bultzatu zuten ituna, Jose Maria Aznarren bigarren agintaldian, azaldu duenez.

"Urteak daramatzagu bakearen eta elkarbizitzaren alde lan egiten Euskadin, eta euskal, Estatuko eta Europako erakundeetatik bide horretatik jarraitzeko asmoa dugu, orain arte egin dugun bezala", gaineratu du alderdiak, Terrorismoaren aurkako Itunaren aurka egin ondoren.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika EAJ-PNV Espainiako Gobernua ETA Alderdi politikoak Albisteak