Politika -

Ohiko bilkura

Patxi Lopez: 'Langabeziak behera egingo du % 8,5an geratu arte'

Lehendakariak, gainera, Europak pizgarri fiskalen inguruan emandako epaiak ahalik eta eragin txikiena izateko akordioa lortzen saiatuko dela esan du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gobernuaren aurreikuspenen arabera, langabezia % 8,5 arte jaitsiko dela adierazi du Patxi Lopez lehendakariak. Horrekin batera, Barne Produktu Gordinarentzako (BPG) % 1,4ko hazkundea espero dela gaineratu du.

Lehendakariak horrela erantzun dio Ricardo Gatzagaetxebarriak EAJko parlamentariak egindako galderari. Politikari jeltzalea "oso kezkatuta" agertu da azaroan industriako produkzioaren indizeak izandako beherapenarekin eta langabeziaren gorakadarekin.

Langabeziaren inguruan, Patxi Lopezek "duela hilabete gutxi" aurreikuspenek langabezia tasa % 10tik gora jartzen zuten, % 11tik oso gertu. Hori dela eta, % 9an egotea azpimarratu du.

Pizgarri fiskalen inguruko epaia

Lehendakariak Foru Aldundiekin eta Europako erakundeekin "zentzuzko akordio" bat lortzeko itxaropena agertu du Bruselak euskal pizgarri fiskalen kontra emandako epaiaren eraginak bigundu nahian.

90. hamarkadan enpresa berriei emandako pizgarri fiskalak ez errekuperatzeagatik Europako Batzordeak Espainiari milioietako zigorra jartzeko eskaeraren inguruan egin ditu adierazpen horiek lehendakariak. Diru laguntza horiek Europako zuzenbidearen kontra zihoazela erabaki zuten.

Celaa, ikasgelak bestelako biktimei irekitzeko prest

Isabel Celaa Hezkuntza sailburuak adierazi duenez, ''motibazio politikoa'' izan zuten biktimen txostena aurkezteak, talde hori ikasgeletan "ikasgai bihurtzeko aukera" zabalik uzten duela iragarri du.

Era berean, ETAren biktimen testigantzak bakarrik kontuan hartu izana ezeztatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea