Politika -
Auzitegi Nazionala
Zulueta, Enparantza eta Sarriegi abokatuak aske utziko dituzte
Aministiaren Aldeko Mugimenduak jakinarazi duenez, 60.000 euroko bermea ordaindu eta gero aterako dira espetxetik. ETAren eta presoen arteko lotura izatea egotzi zieten.
Erredakzioa
Arantza Zulueta, Jon Enparantza eta Iker Sarriegi abokatuak aske geratuko dira 60.000 euroko fidantza ordaindu eta gero, Amnistiaren Aldeko Mugimenduak jakinarazi duenez.
Auzitegi Nazionaleko penaleko aretoak hartu du erabakia. Hiru abokatuek bere egunean aurkeztu zuten helegitea aztertzeko bista bat egin zuten iragan asteartean.
Hiru abokatuak Naia Zuriarrain ETAko preso ohia eta Saioa Agirre Etxerateko bozeramaile ohiarekin batera atxilotu zituzten, apirilaren 18an, Grande-Marlaskak agindutako operazioan.
Juan Maria Jauregi LAB sindikatuko kide ohia eta Asier Etxabe ingeniaria kartzelara bidaltzea erabaki zuen epaileak, baina, hurrenez hurren, 30.000 eta 12.000 euroko fidantza ordaindu ezkero saihestu zuten. Gainera, Erramun Landa Mendibe EHUko irakaslea, Jose Luis Gallastegi ETAko Bartzelona taldeko kide ohia eta Domingo Aizpurua Aizpuru ETAko kide ohia aske utzi zituen.