Politika -

Katalunia

Cominek bere botoa delegatzea onartu du Parlamentuko Mahaiak

Inork ez badu horren aurka egiten, Katalunian presidente bat inbestitzeko aukera izango dute, bozketa horretan CUPek botorik ematen ez badu ere.

Toni Comin artxiboko argazki batean. EFE.
Toni Comin artxiboko argazki batean. EFE.
Toni Comin artxiboko argazki batean. EFE.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kataluniako Parlamentuko Mahaiak, astearte honetan, onartu egin du Toni Comin (ERC) diputatuak bere botoa osoko bilkuretan delegatzeko egindako eskaria.

Parlamentuko iturriek jakinarazi dutenez, Cominek astelehenean botoa delegatzea eskatu ostean egin dute horren alde.

Hori horrela, Cominek Sergi Sabria ERCko bozeramailearen bitartez eman ahal izango du botoa, asteazkenean egingo den osoko bilkuran.

Eskaera hori polemikoa izan da, kontseilari ohia Belgikara joan baitzen 2017ko urriaren bukaeran, Auzitegi Gorenaren aurrean ez agertzeko.

Carles Puigdemontek (JxCat) aurreko osoko bilkura batean bere botoa delegatu ostean erabaki dute eskari hori aurkeztea.

Comin eta Puigdemont epailearen aurrean jarri direla defendatzen dute ERCk eta JxCatek, eta, hortaz, bere garaian Goreneko epailearen aurrean aurkeztu ez arren, botoa delegatu dezaketela uste dute.

Funtsezko botoak

Cominen eta Puigdemonten botoak oinarrizkoak dira legealdiaren egoerari buelta emateko: Junts per Catalunyak eta ERCk presidente berria bigarren bozketan izendatzeko gehiengoa izango dute eta, beraz, ez dute CUPek babestea beharko.

Comini eta Puigdemonti botoa delegatzea utzi ezean, baina, CUPen babesa beharko dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika Kataluniako erreferenduma Albisteak Kataluniako hauteskundeak