Politika -
250.000 txosten argitara
Horrela lortu zituen Wikileaksek AEBen txosten sekretuak
Bagdadeko base militar bateko soldadu batek lortu zuen informazioa, eta ondoren Lady Gagaren CD faltsu batean kopiatu zuen.
Erredakzioa
The Guardian egunkari britainiarrak azalpen gehiago eman ditu gaur Wikileaks-en filtrazioaren auzian. Hain zuzen ere, webgune ospetsuak AEBen txosten sekretuak nola lortu zituen azaldu du.
Aipatu iturrien arabera, Bagdadeko (Irak) base militar bateko soldadu estatubatuar batek lortu zuen informazioa, eta ondoren Lady Gagaren CD faltsu batean kopiatu zuen.
Bradley Manning soldadua base militarrean sartzen zen, Lady Gagaren izena zuen CD bat eskuan. Behin barruan, diskoaren edukia ezabatzen zuen, eta poliki-poliki milaka txosten kopiatu zituen.
Miltarrak chat batean izan zituen solasaldietan aipatu zuenez, egunero zazpi orduz zuen sarbidea txostenetara, eta beraz, ez dago argi zenbat lortu zituen.
Bradley Manning duela zazpi hilabete atxilotu zuten, filtrazioen egilea izatea egotzita.
Orain arte, Wikileaksek 250.000 txosten (1,6 gigabyte) publikatu ditu, baina oraindik ere gehiago dituela ziurtatu du.&' || 'nbsp;