Politika -

Kataluniako hauteskundeak 2010

Puigcercosek ERCko buru izaten jarraituko du

11 diputatu galdu dituztenez, alderdiaren "bide orri berria" ezarriko duen idazkia iragarri dute abenduaren 18rako.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hala baieztatu du Puigcercosek berak prentsaurrekoan. "Diputatuen erdia galtzen denean, zer edo zer zuzendu behar da", esan du. Horregatik, hurrengo hilabeteetarako euren estrategia politikoa ezartzeko dokumentua aurkeztuko dute abenduaren 18ko Kontseilu Nazionalean.

ERCk 11 diputatu galdu ditu, 21 diputatu zituen eta 10 lortu ditu. Alderdiak ez ditu 1988tik hain emaitza kaskarrak lortu. Hori horrela, Errepublikarretatik urruntzeko CiUren estrategiak herritarrak konbentzitu dituela adierazi du ERCko liderrak.

Puigcercosek onartu duenez, bere alderdiak "akatsak" egin ditu eta hauteskundeen emaitzak "txarrak" izan dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea