Politika -
ETA-ren desegitea
Espainiako Gobernua, ETAren desegitearen harira: 'Legeak terrorismoari irabazi dio'
Soraya Saenz de Santamaria Espainiako presidenteordearen hitzetan, ETAren desegitea "terrorismoari irabazi izanaren erakusle onena izango da".
Agentziak |Erredakzioa
Soraya Saenz de Santamaria Espainiako Gobernuaren presidenteordearen hitzetan, ETAren iragarpena azkenean betetzen bada, "terrorismoari irabazi izanaren erakusle onena izango da". "Legearen indarra erabilita eta soilik legea erabilita irabazten zaio terrorismoari", esan du.
Horren hitzetan, ETAren proiektuak "aspaldi egin zuen porrot, ez baitzuen inolako etorkizunik eta indarkeriarekin ETAk ez duelako inoiz ezer lortu, ezta lortuko ere".
Saenz de Santamariaren ustez, ETAren desegitea "oso adibide ona da demokraziek terrorismo jihadistaren aurka borrokan ari diren honetan". "Terrorismoarekin deus ere ez dela lortzen esan behar zaie terroristei; ETAkoek ere ezer lortu ez zuten bezala", adierazi du.
Bestalde, biktimen errekonozimendua laidotu du, eta "indarkeriak inoiz ezin du demokrazia garaitu", erantsi du.