Politika -
Iragarpena Iruñean
Gobernua: 'Hau ez da espero dugun ETArenganako haustura frogagarria'
Terrorismoaren aurkako borrokaren iturriek adierazi dutenez, ezker abertzalearen iraparpenak ETA armak behin betiko uztera bultzatu nahi du.
Erredakzioa
Ezker abertzaleak erakundeetan berriro egon nahi badu, "ETArekin era frogagarrian hautsi behar", Barne ministerioko iturriek Efe albiste agentziari jakinarazi diotenez. Larunbatean egindako iragarpenarekin "ez dute horrelakorik egin".
Hauxe izan da Alfredo Perez Rubalcabak zuzentzen duen departamentuak ezker abertzaleak egindako iragarpenari emandako erantzuna. Ezker abertzaleak hurrengo egunetan alderdi berri bat sortuko duela esan du Iruñean; alderdi horrek alderdien legearen baldintza guztiak beteko omen ditu.
Hala ere, Barne ministerioan ez dute hori nahikoa ikusten. Iritzi berekoak dira terrorismoaren aurkako borrokan ari direnak, baina azken hauen arabera, ezker abertzaleak egindako iragarpenak ETA armak behin betiko uztera bultzatu nahi du.