Politika -

PSN

Proiektu berritzailea defendatu du Chivitek, eskuinaren eta nazionalismoaren aurrean

Pedro Sanchezek Iruñean egindako ekitaldian parte hartu du, eta sozialista nafarren idazkari nagusiak "Nafarroak behar duen etorkizuneko plana" duela adierazi du.

Maria Chiviteren artxiboko argazkia. EFE
Maria Chiviteren artxiboko argazkia. EFE
Maria Chiviteren artxiboko argazkia. EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Maria Chivite PSNko idazkari nagusiak gaur adierazi duenez, datozen hauteskundeetan hiritarrei berrikuntza zeharkako ardatz gisa izango duen gobernua eskaintzeko konpromisoa berretsi Nafarroako Alderdi Sozialistak, eskuinaren "atzera bueltaren" eta nazionalismoaren "mendekurako joeraren" aurrean.

Alderdiaren Batzorde Erregionalean emandako hitzaldian Chivitek defendatu duenaren arabera, alderdiari barne-bultzada eman behar zaio, hauteskunde primarioak eginez. Bestalde, kanpoaldera begira, ekonomia, hezkuntza, osasuna eta gizarte zein kudeaketa politikak berritzeko programa aldarrikatu du.

Nafarroako Gobernua "aurrerakoia, anitza, garapenerako ausarta, norbere erkidegoa defendatzen duena, berdinzaleagoa, modernoagoa eta aniztasuna barneratzen duena" izan dadin lortuko duen programa defendatu du Chivitek.

 

"Nafarroak Gobernu aldaketa behar du"

 

Chiviteren aburuz, "Nafarroak Gobernu aldaketa behar du"; izan ere, "eskuinak eta nazionalismoak ezin dute berrikuntzan, talentuan, kalitatean eta berdintasunean oinarritutako proiektua eskaini".

Pedro Sanchezen babesa

Pedro Sanchez PSOEko idazkari nagusiak Iruñean egindako ekitaldian parte hartu du, eta sozialista nafarren idazkari nagusiak "Nafarroak behar duen etorkizuneko plana" duela adierazi du.

PEDRO SANCHEZ EFE

PEDRO SANCHEZ EFE

Pedro Sanchez PSOEko idazkari nagusia. EFE

Sanchezen hitzetan, "Nafarroako Gobernuak proposatu zuen aldaketa sozialak porrot egin du", eta "nazionalista ez zen komunitatean nazionalista zela esan zuen presidente batetik modu askotarikoan sentitzen den komunitatean presidente aurrerakoi batera" pasatzeko deia egin du.

Madrilen 'hirugarren biderik ez' dagoela esan dio Sanchezek Ciudadanosi

Halaber, 'Cifuentesen kasuan' "hirugarren biderik ez" dagoela nabarmendu du, eta Albert Rivera Ciudadanoseko presidenteari Angel Gabilondo Madrilgo Asanbleako PSOEren bozeramailearen edota "PPren ustelkeriaren” artean aukeratzeko eskatu dio. Sanchezen ustez, 'Cifuentesen kasua' Ciudadanos "PPeren berdina" dela agerian uzten ari da. "PP bezala hitz egiten badugu, haien aurrekontuak onartzen badituzu eta ustelkeria kasuak irentsi, ez zara zentrokoa, PPren berdina zara", adierazi du.

Bestalde, sozialisten buruzagiak pentsiodunei "konfiantza eta lasaitasun" mezua bidali die, eta Konstituzioan pentsioak "blindatzeko" konpromisoa hartu du, "inork haiekin berriro jokatu ez dezan". "Pentsioen sistema publikoak PP gaindituko du, etorkizuna dauka, kontuak orekatu daitezke eta pentsioak KPIra parekatu", esan du.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Albisteak PSN Nafarroa gaur Gaurko azken orduko albistea Nafarroako Gobernuko presidentea