Politika -

Iruñeko aurkezpen ekitaldia

EAJ: 'Ezker abertzalearen hitzaldia hieroglifiko hutsa da'

Iñigo Urkulluk politikan aritzeko pausuak eman ditzatela eskatu dio ezker abertzaleari, baina "ez dezatela pentsa EAJ edo gainontzeko inor bere paperean sartuko garenik", gaineratu du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkullu EAJko presidenteak "eman beharreko pausuak" eman ditzala eskatu dio Batasunari, eta "nahiz eta hieroglifiko itxura duen diskurtso horretan aipatu ez, politikarekin atzera biderik ez duen konpromisoa ager dezatela" exijitu dio.

Agintari abertzalea Sukarrietan Sabino Arana EAJren sortzailearen omenez egindako ekitaldian izan da. Bertan, ezker abertzaleari zuzendu zaio, politikan sartzeko eskatuz baina "EAJk edo gainontzeko alderdiek euren nahi duten papera egingo dugula suposatu gabe".

Urkulluk bere alderdiak duela hiru urtetik ezker abertzaleari zuzentzen dion mezua gogoratu nahi izan du: "Mundu oso bat eraikitzeke, terrorea alde batera utzita".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea