Politika -

Sabino Aranaren omenaldian

Kataluniako aldaketa Euskadin ere gauzatzea nahi du Urkulluk

PP-PSOEk osatzen duten "fronte artifiziala" desagertzea espero du EBBeko presidenteak; horren hizetan, "ez da euskal nazioarekiko konpomisoaren eta Euskadiren defentsa ezta integrazioaren isla ere".

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAJk urtero bezala, Sabino Aranaren heriotzaren urteurrenaren harira, alderdiaren sortzaileari omenaldia egin diote Sukarrietan (Bizkaian). Euskadiren etorkizuan "ez da PSEren eta PPren arteko frontea", adierazi du Urkulluk. Horren hitzetan, alderdi bi horiek "aurkakoak eta aurkariak" dira eta "botereak" baino ez ditu batzen. "Fronte artifizial hori ez da nahi, ez du funtzionatzen, ez da Euskadiren etorkizuna eta ez da euskal nazioarekiko konpomisoaren eta Euskadiren defentsa ezta integrazioaren isla ere", gaineratu du.

Kataluniako hauteskundeen gainean ere bere iritzia eman du EAJko presidenteak. Horren ustez, bihar egiaztatuko da Kataluniako nazioan "aliantza artifizial horiek zer dakarten". "Bihar aldaketa bat izango da Katalunian, eta laster Euskadin ere gauzatzea espero du", adierazi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea