Politika -

Auzitegi Nazionalean

CDRko buruari galdeketa egingo diote ostegunean matxinoa eta terrorismoa leporatuta

Aste Santuan Kataluniako hiri eta herrietan CDRk deitutako protestan izandako "sabotaje ekintzak zuzendu eta koordinatu" zituela uste du Fiskaltzak.

Atzo, CDRko burua atxilotzen zuten unea. Argazkia: EFE
Atzo, CDRko burua atxilotzen zuten unea.
Atzo, CDRko burua atxilotzen zuten unea. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Diego Egea Auzitegi Nazionaleko epaileak Viladecansen (Bartzelona) atxilotutako Errepublikaren Defentsarako Batzordeen (CDR) koordinatzaileari galdeketa egingo dio ostegun honetan, Fiskalak matxinoa eta terrorismoa egotzi baitio Aste Santuan Katalunian izandako "sabotajeak" direla eta.

Guardia Zibilak asteartean atxilotu zuen Tamara C.G. Operazio horren barruan ere Esplugues de Llobregaten (Bartzelona) aurkitu ezin izan zuten CDRko gizon baten bila ari da Guardia Zibila.

Fiskaltzaren arabera, bi pertsona horiek Aste Santuan Kataluniako hiri eta herrietan CDRk deitutako protestan izandako "sabotaje ekintzak zuzendu eta koordinatu" zituzten, "giroa berotzeko eta gizarte-asaldura sortzeko".

Hori dela eta, CDRko sabotajeen egileei "Konstituzioa eta ordena publikoa asaldatzeko" terrorismo ekintzak egotzi dizkiete, bere garaian ETAko kideei laguntzeko Y taldekoei egotzi zizkieten modura.

Joan den Aste Santuan, CDR taldekoek hesiak jarri zituzten Kataluniako hainbat ordaintokitan, errepideetako zirkulazioa eten zuten eta hainbat sabotaje egin zituzten Kataluniako errepublika aldarrikatzeko eta preso independentisten askatasuna eskatzeko egindako protestetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Kataluniako azken ordukoa Bartzelona argazkiak