Politika -

Katalunia

Politikari katalanei matxinada ez egozteko eskatu dio NBEko aditu batek Espainiari

Davide Kaye Nazio Batuen Erakundeko adituak esan du independentziaren aukera "guztiz zilegi" dela eta "gizarte demokratiko guztien oinarria adierazpen askatasuna" dela.

Mugimendu soberanistak Bruselan egin zuen manifestazioa. Artxiboko argazkia: EFE
Mugimendu soberanistak Bruselan egin zuen manifestazioa. Artxiboko argazkia: EFE
Mugimendu soberanistak Bruselan egin zuen manifestazioa. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2017ko urriaren 1eko erreferendumaren harira, Kataluniako agintari politikoei matxinada deliturik ez leporatzeko eskatu dio David Kaye Nazio Batuen Erakundeko adituak Espainiari.

Agiri batean esan duenez, "matxinada delituak kartzela-zigor luzeak eragin ditzake eta horrek zilegi diren diskurtsoak arriskuan jartzea suposatzen du, diskurtso horiek polemikoak eta deserosoak izan arren".

Aditu honen arabera, "gizarte demokratiko eta libre guztien oinarrian adierazpen askatasuna dago eta hala behar du izan eztabaida politiko polemikoak amaitu ostean ere".

Kayek ohartarazi du indarkeriarik izan ez den ekintzengatik matxinada delitua leporatuz gero, "disidentziarako eta protesta publikoak egiteko eskubidea urratzeko arriskua" dagoela.

"Espero dut Espainiak bere erakunde demokratikoetan eztabaida bultzatuko duela eta elkarrizketaren bidez egungo egoera politikoa konpontzeko modua bilatuko duela", erantsi du.

Espainiako Auzitegi Gorenak Kataluniako 13 politikari independentista auzipetu ditu matxinada delitua egotzita, 2017ko urriaren 1eko erreferenduma antolatzeagatik eta Kataluniako Parlamentura independentzia aldarrikapena eramateagatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Kataluniako erreferenduma gaur