Politika -

ABERRI EGUNA

ETAk bere militanteak 'omendu' ditu, eta aurtengo urtea 'berezia' izango dela esan du

'Aurtengoa, Aberri Egun berezia da, ETAk amaitzear duen eztabaida prozesua dela-eta', esan du ETAk.

Duela gutxi espetxean hil den Xabier Rey presoa izan du gogoan ETAk, gaurko agirian.
Duela gutxi espetxean hil den Xabier Rey presoa izan du gogoan ETAk, gaurko agirian.
Duela gutxi espetxean hil den Xabier Rey presoa izan du gogoan ETAk, gaurko agirian.

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aberri Egunaren harira, azken urteotan bezala, ETA erakundeak agiria kaleratu du. Oraingoan, egoera politikoaz gogoeta egiteaz gain, batez ere, bere militanteak gogoratu eta omendu ditu ETAk, Xabier Rey espetxean hil berri den presoari aipamen berezia eginez. "Aberri Eguna da, hain zuzen, omenaldi hori egiteko une egokia, borrokan erori diren lagunek Euskal Herriaren askatasun osoaren alde eman baitzuten bizia. Ezin genuen gaurko eguna aipamen hau egin gabe utzi", dio agiriak.

Gara egunkarira igorritako oharrean, erakundeak dio aurtengo Aberri Eguna berezia izango dela, "ETAk amaitzear duen eztabaida prozesua dela-eta". "Eztabaida prozesu horretan, hain zuzen, ETAren kidegoak 60 urteotan dena eman duten eusko gudariei Erakundeak omenaldia egin behar diela nabarmendu du. Xabier Reyren heriotzak eginbehar hori indartu baino ez du egin", gaineratu dute oharrean.

Hainbat iturriek azkenaldian aurreratu duten bezala, ETAren egituraren amaiera gertu egon daitekeela iradoki dute oharrean.

Halaber, "enfrentamenduak gehiegi" iraun duela, eta azken urteotan "aurreko zikloa atzean utzi eta beste bat zabaltzen" saiatu dela ziurtatu du ETAk.

Militanteei eskerrak emanez amaitu du ETAk agiria: "Milaka izan dira ETAn edo ETArekin aritu diren euskal herritarrak, herritik sortutako borrokalariak. Guztiei zor diegu honaino iritsi izana. Guztiei zor diegu askatasunaren atea zabaltzeko egindako ahalegina. Aurrerantzean ere Euskal Herriaren aldeko borrokan lanean segituko dute".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea