Politika -

Aberri Eguna 2018

Independentistak Sareak burujabetza aldarrikatuko du igandean, 'inoiz baino gehiago'

'Espainiako Estatuaren inboluzio politikoaren aurrean' burujabetzaren bidea jo dute aukera bakar gisa, eta Kataluniako herriari babesa helarazi diote.

Independentista Sareko kideak, aurkezpenean. EFE
Independentistak Sareko kideak Iruñean. EFE
Independentista Sareko kideak, aurkezpenean. EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

"Menpekotasunetik askatasunera, burujabe hobe" lelopean ospatuko du Independentista Sareak aurtengo Aberri Eguna. Burujabetzaren aldarria "inoiz baino gehiago" zabaldu behar dela uste dute sareko kideek, "azken urteotan gero eta nabarmenago" direlako "menpekotasunak Euskal Herrian egindako kalteak".

Txutxi Ariznabarreta Independentistak Sareko bozeramaileak apirilaren 1eko deialdiaren nondik norakoak azaltzeko eskainitako prentsaurrekoan azaldu zuenez, betiko moduan, "aldarrikapena" izango da goizeko egitarauaren ardatza —eguerdian manifestazioa egingo dute Sarasate Pasealekutik— eta "aisialdia eta ospakizunena", arratsaldekoa.

"Kataluniako prozesuaren aurrean Estatu espainiarrak bere mozorro guziak kendu eta argi erakutsi du zer errealitatetan gauden. Egundoko inboluzio politiko eta soziala jarri dute martxan eta, aldi berean, aldarrikapen independentistak errotik suntsitzeko eraso bortitza burutu dute", salatu du Ariznabarretak.

Independentistak Sarearen ustez, "menpekotasunak ez du Euskal Herriaren etorkizun politiko, ekonomiko, sozial eta kulturala garatzen utzi, eta argi utzi du burujabetzaren bide dela alternatiba bakarra".

"Euskal gizartearen gelditasun eta despolitizazio sentsazioaren erdian, pentsionisten mobilizazio erraldoiek eta martxoaren 8ko eztanda feministak ilusio eta itxaropen berriak biztu dituzte gure artean. Oinarri sozialean badagoela borrokarako grina eta indarra erakutsi dute. Orain, mugimendu independentistaren ardura da milaka eta milaka herritar horiei guztiei erakustea beraien aldarrikapenak eta burujabetzaren aldeko borroka bide beretik doazela", azpimarratu dute.

 

 

Kataluniako auzia hizpide, Ariznabarretak esan du kartzelara bidali dituzten azken buruzagi politikoekin "ageriago" geratu dela "egoeraren larria"; "inboluzio politiko ikaragarria dago Espainiako Estatuan"

"Kataluniak bere demokraziaren eta askatasunaren alde egindako borroka gurea ere bada", azpimarratu du Ariznabarretak, eta "besarkada" bidali dio herri katalanari. Horre gain, "preso politikoak aske uztea eta erbestera joan behar izan direnak etxera itzultzeko modua izatea" eskatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñeko argazkiak Albisteak Nafarroa