Politika -

Katalunia

Bilkurak eta errepide mozketak Katalunian, politikari independentisten alde

Ehunka lagunek Bartzelonako Sants geltokia inguratu dute, espetxeratutako politikari independentistak aske utz ditzatela eskatuz.

Bartzelonako Sants geltokian egindako bilkura. Argazkia: EFE
Bartzelonako Sants geltokian egindako bilkura. Argazkia: EFE
Manifestariek errepideak moztu eta Sants tren-geltokia inguratu dute

1:35

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Errepublikaren Defentsarako Batzordeek deituta, hainbat mobilizazio eta protesta ekintza izan dira gaur Kataluniako hiri eta herrietan.

Bartzelonan, 500 bat lagunek Sants geltokiaren kanpoaldean bi ordu eta erdi inguruko bilkura egin ditu. Esquadra Mossoak bertan izan dira, baina ez da istilurik izan.

Espetxean dauden agintari independentistak aske uzteko eta Kataluniako Errepublika ezartzeko exijitu dute.

Geltoki barruko metroaren sarrera itxita egon da eta Mossoek kontrolgunea jarri dute metroaren kanpoaldeko sarreran.

Errepideak moztuta

Bestalde, Tarragonan, l’Ampolla herriaren parean, ehun bat manifestarik N-340 errepidea eta AP-7 autobidea moztu dituzte arratsalde honetan, Kataluniako Trafiko Zerbitzuak jakinarazi duenez.

Figueresen (Girona), berriz,  goizean goiz moztu dute AP-7 autobidea, bi noranzkoetan. Protesta 14:15 inguruan amaitu da, Mossoek manifestariak handik bota dituenean.

(Figueresen egindako protestak. Argazkiak: EFE)

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bartzelona Kataluniaren independentzia Albisteak