Politika -
Ekitaldi politikoa, Iruñean
Gernikako sinatzaileek kontaktu gehiago iragarri dituzte Nafarroan
"Bakea behar dugu, desberdinen arteko akordioan, elkarrizketan, demokrazian eta herritarren askatasunean oinarritutakoa", azpimarratu dute.
Erredakzioa
''Bake bidean. Aterabide demokratikoen akordioa''ren sinatzaileek astelehenetik aurrera Nafarroako alderdi politikoekin, sindikatuekin, patronalarekin, Elizarekin eta hainbat erakunderekin harremanetan jarriko direla iragarri dute.
Iruñeko Labrit pilotalekuan aurkeztu dute Gernikako akordioa eta orain arte 28 eragilek sinatu dutela aditzera eman dute. Hori horrela, "bake eta gatazka politikoaren konponbiderako agertokia" lortzeko "herrialde honetako eragileen gehiengo zabal batek" dokumentuan jasotako printzipioak onartzea nahi dutela adierazi dute.
"Bakea behar dugu, desberdinen arteko akordioan, errespetuan, giza eskubide guztien defentsan, elkarrizketan, demokrazian eta herritarren askatasunean oinarritutakoa", azpimarratu dute.