Politika -

Erabakia

Estrasburgoko Auzitegiak ez du 'Pasaia kasuko' senideen helegitea onartu

1984an Pasaiako badian hildako Komando Antikapitalista Autonomoetako lau kideen senideek erabakiaren aurkako ekintzak aztertzen ari direla jakinarazi dute.

'Pasaia kasuko' hildakoen familiartekoen prentsaurrekoa. EiTB
'Pasaia kasuko' hildakoen familiartekoen prentsaurrekoa. EiTB
'Pasaia kasuko' hildakoen familiartekoen prentsaurrekoa. EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Estrasburgoko Giza Eskubideen Europako Auzitegiak ez du onartu 1984ean Pasaiako Badian hildako Komando Autonomo Antikapitalistetako lau kideren familiek, Azpeitiko Udalaren izenean, jarritako helegitea.

Hildakoek senitartekoek defendatu dutenez, urte hartan Pasaian gertatutakoa erailketa izan zen, eta ez Polizia Nazionalaren tiroketa. Azpeitiko Udaletxean egindako agerraldian erabakiaren inguruko iritzia eman dute, Eneko Etxeberria herriko alkatea eta Santiago Gonzalez abokatua han zirela.

Europako Giza Eskubideen Auzitegiak ohar batean adierazitakoaren arabera, "Azpeitiko Udalak ezin du hitzarmenaren urraketa biktima gisa salatu".

Epaitegi europarraren esanetan, Auzitegi Konstituzionalak dagoeneko baztertu zuen "familiak aurkeztutako babes helegitea". Horrenbestez, "Estatu espainiarraren barne eztabaidari dagokiola kontuan izanik, ezin duela irizpidea aldatu" argudiatu du Estrasburgok, eta, beraz, "ezin duela kasua onartu".

Helegitearen inguruko erabakia otsailaren 15ean hartu zuen eta otsailaren 23an jakinarazi zitzaien senideen ordezkari prozesalei.

Azken ebazpena ikusita, bai familiak bai Azpeitiko Udalak Europako Parlamentura edo Nazio Batuen Erakundera jotzeko aukera aztertzen ari dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko azken orduko albistea