Politika -

Kontrol saioa

Lehendakariak 'iraganeko mamuak' ez azaleratzeko eskatu dio EAJri

Egibarrek esan du Felipe Gonzalez presidente ohiak "GALeko X nor den" argitu duela: "Azkenean, bera dela esan du".

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Patxi Lopez lehendakariak "iraganeko mamuak" ez azaleratzeko eskatu dio EAJri, Joseba Egibar legebiltzarkideak Felipe Gonzalez presidente ohiaren adierazpen polemikoei (ETAren buruzagiak hiltzeko aukera baztertu zuela esan zuen) buruz egin dion galderaren harira.

Egibarrek esan du Gobernuko presidente ohiak "GALeko X nor den" argitu duela: "Azkenean, bera dela esan du".

Buruzagi jeltzalearen esanetan, Gonzalezen hitzek agerian uzten dute "aldi hartan terrorista ez izatea" erabaki zuela. Lehendakariari "ekimenak" eskatu dizkio "egia jakin dadin" eta "Gonzalezek esandakoa baino gutxiago esateagatik jendea kartzelan" dagoela, "enpresak itxita eta alderdiak legez kanpo" daudela, salatu du.

Lehendakariak erantzun dio Gonzalezen hitzetatik hori ulertu badu auzitegietara jo beharko lukeela, izan ere, "gainerakoa zikintzea da".

"Ez ezazu etekin politikorik bilatu iraganeko mamuak azaleratzen, zigortutako iragana delako, eta lan egin ezazu askatasuna eta Zuzenbideko Estatua defendatzeko eskolta daramagunokin terrorismoa desager dadin", eskatu dio Egibarri.

Legebiltzarkide jeltzalearen galdera "epaituta dauden" gertakari batzuei buruzkoa dela esan du lehendakariak.

Horren harira, Eusko Jaurlaritza edo PSE ezin direla "susmopean" jarri ohartarazi du, izan ere, "alderdi honek Euskadi, askatasuna eta Zuzenbideko Estatua defendatzeagatik kideak galdu ditu bidean".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea