Politika -
presoak
Gobernu espainiarrak baztertu egin du Frantziako espetxe-politika aplikatzea
"Guk badaukagu geure araudia, gure kartzela-politika", adierazi du Justizia ministroak.
agentziak | erredakzioa
Rafael Catala Espainiako Justizia ministroak baztertu zuen atzo, asteazkena, ETAko presoekiko espetxe-politika Espainiak aldatzea eta Frantzia aplikatzen ari den irizpidea, banan banako kasuetan, eredutzat izatea.
"Guk badaukagu geure araudia, gure kartzela-politika, baita ETAren presoen kasuan aplikatzen ari garen politika, eta ez dago ezer iritzi hori aldatuko digunik", azpimarratu zuen Catalak Parisen, hedabideen aurrean.
Justizia ministroa Espainiako eta Frantziako epaile eta fiskalekin bildu zen Parisen, eta Nicole Belloubet Justizia ministro frantziarrarekin ere izan zen. Belloubetek azaldu zion -Catalaren esanetan- neurriak "araudia frantziarra zorroztasunez beteta hartu direla, ez dago talde baterako egindako neurri berezirik".
Otsaila bukaeran, Frantziak urrats bat eman zuen Zigor Garro eta Julen Mendizabal Mont-de-Marsan espetxera eramanda; edonola ere, kasuz kasu aztertuko dira orain arte jasotako 15 bat eskaera.