Politika -
Pauko Auzitegia
Aurore Martin aske utzi dute, euroagindua aztertzen duten bitartean
Seysses-eko kartzelan preso dago Aurore Martin, iragan asteko asteartetik. Egun horretan, Espainiako Auzitegi Nazionalak euroagindu berria igorri zuen, Martin ETAko kidea dela argudiatuz.
Erredakzioa
Aurore Martin Batasuneko kide ohia aske uztea erabaki du gaur arratsaldean Paueko Epaitegiak. Hala ere, kontrol judizialean askatu dute, espainiaratuko duten edo ez erabaki artean. Erabakia datorren asteko asteartean hartu beharko du Pauko Auzitegiak.
Seysses-eko kartzelan preso dago Aurore Martin, iragan asteko asteartetik. Egun horretan, Espainiako Auzitegi Nazionalak euroagindu berria igorri zuen, Martin ETAko kidea dela argudiatuz.
Martin iragan maiatzean ere atxilotu zuten, Batasuneko beste kide batekin (Jean-Lucdel Campo).