Politika -
Euskadiko Artxibo historikoa
Eusko Jaurlaritza 'Egin' egunkariaren ondare osoaren jabe egingo da
'Egin'eko jabeekin negoziatu da, eta Auzitegi Nazionalak horretarako baimena eman du. Asmoa 'Egin'eko argazki eta dokumentazio artxiboa Euskadiko Artxibo Historikora eramatea da.
ETB | eitb.eus
Eusko Jaurlaritza Egin egunkariaren ondare osoaren jabe egingo da, Euskal Telebistak (ETB) jakin ahal izan duenez.
Egin-eko jabeekin negoziatu da, eta Auzitegi Nazionalak eman du dagoeneko horretarako baimena. Asmoa Egin-eko argazki eta dokumentazio artxiboa Bilbon dagoen Euskadiko Artxibo Historikora eramatea da.
1998ko uztailaren 15ean Baltasar Garzon epaileak, ehunka poliziaren buru, Egin egunkariaren eta Egin Irratiaren itxiera agindu zuen, "ETAren zerbitzura zegoen" argudiopean.
11 urte geroago Auzitegi Gorenak aitortu zuen Egin-en jarduerak ez zirela legez kanpokoak, beraz, inoiz ez zela itxi behar. Baina ordurako berandu zen. Bertako arduradunak kartzelan zeuden eta Egin behin betirako pertsiana itxita.