Politika -

Premios Oroimen Hegoak

Zapatero: 'ETA gabe eta Espainiarekin bakean, inoiz baino hobeto dago Euskadi'

Oroimen Hegoak saria jaso du Espainiako presidentea izandakoak, Rubalcaba, Madina eta Lagun liburutegiko arduradunekin batera. Donostian izan da ekitaldia.

Oroimen Hegoak 2018 sarien baneketa ekitaldia, gaur, Donostian. Argazkia: PSE-EE Gipuzkoa
Oroimen Hegoak 2018 sari baneketa. Argazkia: PSE-EE Gipuzkoa
Jose Luis Rodriguez Zapaterok Oroimen Hegoak saria jaso du Donostian

1:27

agencias | redacción

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Luis Rodríguez Zapatero Espainiako presidentea izandakoa Donostian izan da gaur, Euskadiko Gazte Sozialistek banatu dituzten Oroimen Hegoak sarietako bat jasotzen. Euskal Herrian "bake zibila" eraikitzeko "ahalegin kolektiboa" eskatu du Zapaterok, eta horretarako, ezinbestekotzat jo du "gaizkileek erabateko damua agertzea". Horrela bakarrik, lortuko da, buruzagi sozialistaren arabera, "benetako bizikidetza".

Euskal Herrian bakegintzan egindako lana aitotu nahi dute gazte sozialistek sari hauekin. Aurten, Zapaterorekin batera, Alfredo Perez Rubalcaba Barne ministro ohia, Eduardo Madina Kongresuan diputatu sozialista izandakoa eta Donostiako Lagun liburu denda saritu dituzte.  Iaz Jesus Eguiguren PSE-EEko buruzagiak jaso zuen aitortza.

Bere hitzaldian, Zapaterok azpimarratu du  hamarkada bat baino gehiago beharko direla "ETAk eragindako mina gainditzeko". "Gertatutakoaren azterketa sakona behar da min hori gainditzeko", esan du.

"Lan asko egin dugu indarkeriari aurre egiteko. Gizarte zibilarena, demokratena eta askatasunaren balioena da meritu guztia", gaineratu du. Zapateroren hitzetan, "Euskadi inoiz baino hobeto" dago gaur egun: "ETA gabe eta Espainiarekin bakean".

Bide horretan Euskadiko Gazte Sozialistek eta PSE-EEk egin duten eta egiten ari diren lana txalotu du Zapaterok.

Mendia: 'Terrorismoa amaitzea sozialisten lorpena da'

Idoia Mendia PSE-EEren idazkari nagusiak ere hartu du hitza ekitaldian. "Terrorismoa amaitzea" sozialisten lorpena dela nabarmendu du, Espainian eta EAEn sozialistak agintzen ari zirela lortu baitzen "ETAren  amaierarako bidea abiatzea", Mendiaren hitzetan.

ETAren biktimak izan ditu gogoan bere hitzaldian. "Egia, justizia eta erreparazioa" aldarrikatu ditu biktimentzat, eta sozialistek ez diotela memoriari uko egingo ziurtatu du. "Iragana ahaztea beste bidegabekeria bat izango litzateke", esan du .

Oroimen Hegoak sari kolektiboa Lagun liburu dendak jaso du:

 

Donostiako 'Lagun' liburudenda, 50 urtez askatasunerako esparrua izaten
Donostiako 'Lagun' liburudenda, 50 urtez askatasunerako esparrua izaten
Donostiako 'Lagun' liburudenda, 50 urtez askatasunerako esparrua izaten

1:39

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Alderdi Sozialista PSE-EE berriak Adiskidetzea Euskadin