Politika -

Erreakzioak

Alderdiek ertzainaren heriotza deitoratu eta futboleko indarkeria gaitzetsi dute

Euskal buruzagi guztiek, lehendakariak eta Espainiako Gobernuko presidenteak doluminak helarazi dizkiote hildako agentearen familiari.

Ertzaintzaren agenteak atzoko istiluen aurrean. Argazkia: EFE
Ertzaintzaren agenteak San Mames inguruan otsailaren 22an. Argazkia: EFE
Ertzaintzaren agenteak atzoko istiluen aurrean. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Atzo Bilbon, Athletic eta Spartak futbol taldeetako zaleen artean jazotako istilu larrietan, ertzain bat hil zela eta, doluminak eta iritzia eman dute buruzagi politikoek.

Iñigo Urkullu lehendakariak "erabat gaitzetsi" ditu atzoko gertakariak eta Inocencio Alonso Garcia "lanean zela" hil zela deitoratu du. Era berean, San Mames inguruetan izandako "probokazio eta indarkeria ekintzak" salatu ditu.

Jaurlaritzako iturriek azaldu dutenez, Uxue Barkos Nafarroako presidenteak, Mariano Rajoy Espainiako gobernuburuak eta Pedro Sanchez PSOEko idazkari nagusiak lehendakaria deitu dute azken orduetan, hildako agentearengatik doluminak emateko.  Urkulluk deia eskertu die eta gertatutakoa, ahal izan duen neurrian, azaldu die.

 

 

Andoni Ortuzar EAJren EBBko presidenteak ere "elkartasun, mataisun eta hurbiltasun" mezua helarazi nahi izan die "bere lana egiten ari zen" Inocencio Alonsoren "senitarteko, lagun eta lankideei".

 

 

Maddalen Iriarte EH Bilduko legebiltzarkide eta bozeramaileak "besarkada" bidali die hildako ertzainaren familia eta lankideei, eta honakoa erantsi du: "Erakuts diezaiogun munduari Euskal Herriak ez duela faxismoa inoiz onartuko, ezta futbolean ere".

 

 

Podemos Euskadiren izenean, Lander Martinez idazkari nagusiak "lanean hildako" ertzainaren familiari doluminak eman dizkio, eta "Bilborentzat eta indarkeria ulertzen ez duten pertsonentzat egun tristea" dela azpimarratu du. "Kirola eta indarkeria ezin dira uztartu", erantsi du.

 

 

Idoia Mendia PSE-EEren idazkari nagusia "atsekabetuta" azaldu da ertzainaren heriotzarekin eta "Athletic-Spartak partidaren inguruan jazotako istiluengatik". Mendiaren aburuz, "onartezina da futbolaren inguruan basakeria eta indarkeria egotea".

 

 

Azkenik, Alfonso Alonso PPren presidenteak "doluminak" eman dizkie Alonsoren senitarteko, lagun eta Ertzaintzari. Nabarmendu duenez, ertzaina "herritarron segurtasuna bermatzeko lanean ari zen".

 

 

Estatutik ere, doluminak

Mariano Rajoy Espainiako presidenteak agentearen heriotza deitoratu eta Ertzaintza goraipatu du, "kirolaz gozatzen badakiten horiek babesteko egindako lanagatik". Era berean, "istiluak gogor gaitzetsi" ditu.

 

 

 

Ildo beretik mintzatu da Pedro Sanchez PSOEko burua, eta "elkartasun eta maitasun" mezua helarazi nahi izan die ertzainaren senitarteko eta lankideei. Harago joanda, UEFAri eskatu dio "beste alde batera begiratzeari uztea eta gogor erantzutea".

 

 

 

Pablo Iglesias Podemoseko idazkari nagusia "atsekabetuta" azaldu da, eta "lotsagarritzat" jo du "basati batzuek kirola samin bihurtzea".

 

 

Albert Rivera Ciudadanoseko buruzagiak nabarmendu duenez, "kirolaren balioak gaur (atzoko egunagatik) Bilbon jazotako istiluen kontrakoa dira", eta doluminak eman dizkie hildako ertzainaren familiari eta lankideei.

 

Los valores del deporte representan justo lo contrario a los enfrentamientos que se han vivido hoy en Bilbao. Mi pésame a la familia y compañeros del ertzaina fallecido. https://t.co/S2uatDGb0M

— Albert Rivera (@Albert_Rivera) 22 de febrero de 2018

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko albisteak Espainako Gobernuaren presidente ohia Euskal Autonomia Erdekidegoko Polizia Urkullu azken albisteak Uxue Barkos argazkiak Alderdi politikoak Gaurko azken ordukoa