Politika -

Estatutuaren erreforma

Hiritarrek ekarpenak egin ahal izango dituzte autogobernua eguneratzeko, ADIren bidez

Autogobernuan sakontzeko sortutako lantaldeek ekarpenak egin ostean irekiko ditu ateak web guneak.

ADI zerbitzua beste lege batzuetako prozesuetan ere erabili dute. Bideo batetik hartutako irudia
ADI zerbitzua beste lege batzuetako prozesuetan ere erabili dute. Bideo batetik hartutako irudia

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAEko autogobernua aztertzeko helburuarekin Legebiltzarrean sortutako lantaldeak eztabaidan parte hartu nahi duten hiritarren ekarpenak jasoko ditu.

Lantaldea osatzen duten kideek beste bilera bat izan dute, otsailaren 7an taldeek Gernikako Estatutuaren erreformaren ildoak aurkeztu ostean.

Egun horretan, EAJk Estatus Politiko Berria lantzea proposatu zuten eta taldeek Jone Berriozabali, lantaldearen koordinatzaileari, alderdien adostasun eta desadostasunekin txosten bat egitea eskatu zioten, adituei legea idaztea eskatu baino lehen.

Lantaldetik adierazi dutenez, gaurko bileran adostu dute Berriozabalen txostena foroan parte duten guztiei helaraztea, bukatutakoan, ekarpenak egin ditzaten.

Ondoren, proposamenak txostenean jasota dauden egiaztatu eta gero, Legebiltzarrak ADI hiritarren parte-hartzerako  plataforma aktibatuko dute, gizartearen mezuak jasotzeko.

Web gune honetan beste lege-proiektu batzuk ere eztabaidatu dituzte hiritarrekin batera, besteak beste, adikzioen legea, ikuskizun publikoena, klima aldaketarena etab.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Eusko Legebiltzarra bideoak Albisteak