Politika -

Martxoaren 10erako

Terrorismoaren biktimak omenduko ditu Jaurlaritzak martxoaren 10ean

Omenaldia Bilboko Indautxu Plazan izango da, martxoaren 10ean, 'Fue injusto.Gizartea eta biktimak, elkarrekin oraina eta etorkizuna eraikiz' lemapean.

Jonan Fernandez Eusko Jaurlaritzako Bizikidetza idazkari nagusia. Argazkia: EiTB
Jonan Fernandez Eusko Jaurlaritzako Bizikidetza idazkari nagusia. Argazkia: EiTB
Biktimei aitortza egiteko elkarretaratzea deitu du Eusko Jaurlaritzak

0:24

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Terrorismoaren biktimei elkartasuna adierazteko xedez, elkarretaratzea deitu du Eusko Jaurlaritzak datorren martxoaren 10erako Bilbon.

Jaurlaritzak ohar baten bidez jakitera eman duenez, ekitaldia elkarretaratze zirkularra izango da, Bilboko Indautxu Plazan, 10:30etik 11:00etara, terrorismoaren biktimei euskal gizarteak babesa erakutsi diezaiela. Ekitaldiari amaieran, Iñigo Urkullu lehendakariak hitzaldia eskainiko du.

"Fue injusto. Gizartea eta biktimak, elkarrekin oraina eta etorkizuna eraikiz" lelopean egin dute elkarretaratzea, eta horrek helburu bikoitza izango du: batetik, terrorismoaren biktima guztiak gogoratu eta euskal gizartearen aitortza eta elkartasuna adierazi; bestetik, biktimen eta gizartearen arteko batasuna sustatu.

Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren Idazkaritza Nagusiak gonbida helarazi die euskal erakundeei eta Euskadiko politika, gizarte, ekonomia, kultura eta hezkuntza arloko eragileei, ekitaldian parte har dezaten.

Ekimen horrekin bat egitera ere deitu ditu herritarrak Eusko Jaurlaritzak berak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo berriak Herriak eta Hiriak Zer gertatu da Bizkaian? Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa ETA albisteak Adiskidetzea Euskadin Terrorismoaren Biktimak