Politika -

Katalunia

Katalanak hizkuntzagatik banatu nahi izatea egotzi dio Puigdemontek Rajoyri

Kataluniako presidentegaiaren arabera, 'Estatua nazionalismo espainiarra gainelikatzen ari da'.

Puigdemont, Danimarkan eskainitako prentsaurreko batean. EFE
Carles Puigdemont. EFE
Puigdemont, Danimarkan eskainitako prentsaurreko batean. EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Carles Puigdemontek gogor salatu du Mariano Rajoy Espainiako gobernuburuak Kataluniako hezkuntza sisteman egin asmo dituen aldaketak, eta "nazionalismo espainiarra gainelikatzea" eta katalanak "hizkuntzagatik banatu nahi izatea" egotzi dio Estatuko buruzagiari.

Junts per Catalunya (JxCat) alderdiko zerrendaburuak ahotan hartu du Espainiako Gobernuak atzo iragarritako asmoa: Kataluniako eskola eta institutuetan gaztelania ikasteko aukera ezartzearena.

"Eskumako eskuarekin nazionalismo espainiarra gainelikatzen eta katalanak hizkuntzagatik banatzen saiatzen ari da Estatua, eta ezkerrarekin, Ripolleko Imanaren inguruko informazioak 'Estatu sekretu' gisa ezkutatzen ditu", idatzi du Twitterren duen kontuan.

 

 

Mezuan lau txio txertatu ditu presidenteak: Hezkuntza Ministerioaren iragarpena, Mariano Rajoyren txioa Societat Civil Catalana elkarteko kideekin biltzean eta Kataluniako bi hedabideek Ripolleko imanaren, CNIren eta Lamela epailearen arteko harremanen inguruko bi albiste.

"Katalanak eutsiko dio eta egia nagusituko da", ohartarazi du Puigdemontek mezua amaitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Berriak Politika Rajoy berriak Espainiako Gobernua albisteak Gaurko azken orduko albistea Pere Aragonès albisteak Hezkuntza