Politika -
Bakea eta adiskidetzea
Daniel Barenboim musikaria eta Helena Maleno ekintzailea, Bakearen Gernika Sariak
Sariak apirilaren 26an jasoko dituzte, Gernikako bonbardaketaren 81. urteurrenean.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Daniel Barnboim musikari eta orkestra zuzendari israeldarrak eta Helena Maleno giza eskubideen aldeko ekintzaile, kazetari eta ikertzaileak jasoko dituzte aurten Bakea eta Adiskidetzearen aldeko Gernika Sariak.
Golardoak apirilaren 26an emango dizkiete, Gernikako bonbardaketaren 81. urteurrena gogoratzeko ekitaldiaren baitan.
Gernikako Udalak jakinarazi duenez, ostegun honetan hartu du erabakia epai-mahaiak.
Daniel Bareboim bakearen eta demokraziaren alde erakutsi duen konpromisoagatik eta artea eta kultura gizateriaren ondare direla defendatzeagatik aukeratu dute.
Hainbat naziotasun ditu: argentinarra, espainiarra, israeldarra eta palestinarra. 2008ko urtarrilaren 12 kontzertua eskaini zuen Ramalan eta haren ondotik Palestinako ohorezko herritartasuna onartu zuen.
Israelgo eta Palestinako naziotasunak dituen lehen laguna da. Bi herri horietan arteko "bakerako keinu gisa" egin zuela esan zuen orduan.
Helena Malenoren kasuan, migratzaileen eskubideen alde instituzioetan eta erakundeetan egindako lanagatik saritu dute.
Migratzaileen aurkako giza eskubide urraketak eta haien kontra erabiltzen den indarkeria kasuak ikertu eta dokumentuetan bildu ditu.
Horrez gain, gizakien salerosketari buruzko ikerketak abiarazi ditu, biktimak, batez ere emakumezkoak eta adingabeak, babesteko asmoz.