Politika -

'Memoire vivante' operazioa

Frantziak ETAri kendutako armak eta dokumentazioa eman dizkio Espainiako Gobernuari

Material guztia bi kamioitan ekarri zuten Paristik joan den astelehen eta asteartean. Rajoyren Gobernuaren ustez, "argitu gabeko hilketen inguruan datu gehiago izateko" balioko du.

Hollande eta Rajoy, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE
François Hollande eta Mariano Rajoy. EFE
Frantziak Espainiari eman dizkio lehenbizikoz ETAren armak

1:15

Agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Frantziako agintari judizialek, hango Gobernuarekin lankidetzan, "ETAri azken 20 urteotan kendutako armak eta agiriak" eman berri dizkio Espainiari, Barne Ministerioak ohar batean jakinarazi duenez.

Materiala bi kamioitan ekarri zuten Paristik joan den astelehenen eta asteartean, Guardia Zibilaren GAR agenteen eta Jendarmeriaren kideen zaintzapean. Ministerioaren hitzetan, Frantziak entregatu duen lehen sorta da hori.

Operazioak, 'Memoire vivante' izenekoa (memoria bizia, frantsesez), helburu bikoitza du: batetik, "judizialki argitu gabeko ETAren hilketen inguruan datu gehiago ematea", eta bestetik, "biktimen memorian" laguntzea. Izan ere, Gasteizen dagoen Terrorismoaren Biktimen Memoriala esku jarriko dute materiala.

Ministerioaren hitzetan, Mariano Rajoy eta Francois Hollande Espainiako eta Frantziako presidenteek adostu zuten esku aldaketa, duela urtebete, Malagan egindako goi-bileran.

"ETAren artxiboa"

Espainiaren esku utzitakoen artean honakoak daude: 300 arma baino gehiago (pistolak, errebolberrak, granada-jaurtigailuak...) eta armen piezak; dokumentazio ugari agiritan (40.000 orri inguru) eta euskarri informatikoan (ehunka terabyte). Informazioa Frantziako justiziak ikertutako 50 sumariotan dago bildua, eta orain Espainiaren esku utzi du Frantziak.

Espainiako Barne Ministerioaren arabera, "azken urteotako sumario garrantzitsuenak dira, Frantziako Poliziak egindako terrorismoaren kontrako operazio inportanteenetan bildutakoak".

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Rajoy albisteak Paris gaur Espainiako Gobernua bideoak Espainia bideoak Frantzia François Hollande argazkiak