Politika -

Katalunia

Elsa Artadi izan liteke Puigdemonten alternatiba Generalitateko presidentegai gisa

Junts per Catalunyako diputatuak Kataluniako Gobernu Exekutiboa zuzenduko luke, eta Puigdemont Errepublikako Kontseiluko presidentea izango litzateke erbestean.

Eduard Pujol eta Elsa Artadi JxCATeko bozeramaileak. Argazkia: EFE
Eduard Pujol eta Elsa Artadi JxCATeko bozeramaileak. Argazkia: EFE
Eduard Pujol eta Elsa Artadi JxCATeko bozeramaileak. Argazkia: EFE

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Junts per Catalunyak enegarrenez esan du presidentegai bakarra Carles Puigdemont dela, baina azken orduotan indarra hartu du Elsa Artadiren izenak eta bera izango litzateke hautagai alternatiboa, Puigdemont Bruselatik inbestidura-saioan parte-hartzerik ez duela baieztatuz gero, Radio Euskadik zabaldu duenez.

JxCATek presidentzia bikoitzaren aukera proposatu die ERC eta CUP alderdiei: Elsa Artadi Kataluniako Gobernu Exekutiboa zuzenduko luke eta Puigdemont Errepublikako Kontseiluko presidentea izango litzateke erbestean.

JxCAT alderdiko buruzagiek nahiz Artadik berak ere aukera hori gezurtatu dute, eta berretsi dute Puigdemont dela talde horren eta Kataluniako Parlamentuaren presidentegai bakarra.

Roger Torrent kartzelan izan da Oriol Junqueras, Joaquim Forn, Jordi Sanchez eta Jordi Cuicart bisitatzen, baina handik ateratzean ez du gai honen inguruko ezer argitu.

Kataluniako Parlamentuko presidenteak  espetxeratu guztien askatasuna eskatu du, eta Junquerasek eta Sanchezek Parlamentuko inbestidura-saioan egotea galdegin du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Kataluniako azken ordukoa Berriak Politika Kataluniako erreferenduma gaur Gaurko azken orduko albistea Kataluniako hauteskundeak Pere Aragonès JxCat azken ordua