Politika -

Katalunia

Torrentek ez du inbestiduraren inguruko xehetasunik eman Junquerasekin bildu ostean

Elsa Artadi (JxCat) presidentegai izan daitekeen zurrumurruen aurrean mutu azaldu da Kataluniako Parlamentuko presidentea.

Torrent, Estremerako kartzelatik irtetean. Foto: EFE
Roger Torrent. Argazkia: EFE
Torrent, Estremerako kartzelatik irtetean. Foto: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Roger Torrent Kataluniako Parlamentuko presidentea Estremerako kartzelan (Madril) preso dagoen Oriol Junqueras ERCko buruzagiarekin bildu da gaur. Kazetariek galdetu dioten arren, Torrentek ez du inbestiduraren inguruko xehetasun berririk eman. Elsa Artadi JxCat alderdiko bozeramailea presidentegai izan daitekeela dioten zurrumurruen aurrean mutu azaldu da ERCko kidea.

08:30ean heldu da Torrent Madrilgo kartzelara. Junquerasekin ez ezik, Joaquim Forn kargugabetutako kontseilariarekin bildu da, hiru orduz.

Bisitaren ostean azaldu duenez, bilera "oso probetxugarria" izan da. "Oso lasai ikusi ditut, animatuta eta duin", erantsi du buruzagi politikoez.

Torrenten iritzian, Junqueras eta Forn "bake-gizonak" dira, "oinarri demokratiko sakonekoak" eta "euren ideiengatik preso egon beharko ez luketeenak". Hori horrela, biak Parlamentuko diputatu diren aldetik, "azken ondorioetaraino" defendatuko dituela, "euren eskubide politikoak bermatuta" izan ditzaten.

"Kartzela honek ezin ditu ideiak espetxeratu; epaiketa eta auzi politiko baten biktimak dira", salatu du.

ROGER TORRENT CARCEL ESTREMERA JUNQUERAS EFE

Torrent, kartzelatik ateratzean. Argazkia: EFE

Behin baino gehiagotan galdetu diote Artadiren balizko hautagaitzaz, baina Torrentek ez du erantzun. "Etorkizuneko ideia eta proposamenez aritu gara", esan du.

Arratsaldean Jordi Sanchez eta Jordi Cuixart ANC eta Omnium Cultural elkarte subiranistetako buruzagiekin bilduko da Torrent Soto del Real espetxean.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Berriak Politika Kataluniako erreferenduma Alderdi politikoak berriak Eguneko albisteak Kataluniako Hauteskundeak gaur Puigdemont gaur ERC