Politika -

Katalunia

Alderdiekin biltzeko eskatu dio Torrenti Espainiak hautagai berria aukeratzeko

Espainiako Gobernuak alderdiekin berriro biltzeko eskatu dio Kataluniako Parlamentuko presidenteari, Gerenalitatea presiditzeko beste hautagai batzuk daudela uste baitute.

Soraya Saenz de Santamaria gaur gosari informatibo batean. Argazkia: EFE.
Soraya Saenz de Santamaria gaur Forum Europako gosari informatibo batean.
Soraya Saenz de Santamaria gaur gosari informatibo batean. Argazkia: EFE.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Soraya Saenz de Santamaria Espainiako Gobernuko presidenteordeak Kataluniako Generalitatearen buru izateko hautagai berri bat aukeratzeko alderdiekin berriro biltzeko eskatu dio Roger Torrent Kataluniako Parlamentuko presidenteari.

Espainiako Gobernuko presidenteordeak horrela erantzun die kazetariei gosari informatibo batean Puigdemonten inbestiduraz galdetuta. Carles Puigdemont presidente ohiak "sortutako egoera salbatu behar dugu", esan du.

Sainz de Santamariaren hitzetan, "eraikitzeko unea" eta "suntsitzeko epea alde batera uzteko" garaia da. Hori dela eta, alderdiekin berriro biltzeko eskatu dio Kataluniako Parlamentuko presidenteari, Gerenalitatea presiditzeko beste hautagai batzuk daudela uste baitu Santamariak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Kataluniako azken albisteak Politika albisteak Espainiako Gobernua Espainia bideoak Alderdi politikoak berriak Hautagaiei buruzko albisteak Albisteak Pere Aragonès albisteak