Politika -

Adierazpen instituzionala

Nafarroako Parlamentuak Maria Eloseguiren izendapena errefusatu du

EH Bilduk, Podemosek, PSNk eta Ezkerrak adierazpen instituzional osoa babestu dute; UPNk eta PPk, ostera, zati bat bakarrik.

María Elosegi
María Elosegi
Nafarroak Elosegui epailearen aurkako adierazpen instituzionala onartu du

1:08

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Maria Elosegui Donostiako epailea Giza Eskubideen Europako Auzitegian (GEEA) Espainiaren ordezkaria izateko izendapena errefusatu du gaur Nafarroako Parlamentuak adierazpen instituzional batean.

EH Bilduk, Podemosek, PSNk eta Ezkerrak adierazpen instituzional osoa babestu dute; UPNk eta PPk, aldiz, zati bat bakarrik. Izendapenarekin bat ez datorrela azaldu du Ganberak, “epaileak homosexualitatearen eta transexualitatearen inguruan egindako adierazpen deitoragarri eta iraingarriengatik”.

Gainera, berdintasunarekin duen “konpromisoa” berretsi nahi izan du Nafarroako Parlamentuak adierazpen instituzionalean. Horrela, “LGTBI pertsonen eskubide guztiak bermatzeko” lanean jarraitzeko borondatea agertu du Ganberak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Nafarroako albisteak Albisteak Nafarroako Parlamentua Estrasburgoko Auzitegia epaiketak