Politika -

Elkarretaratzea Bilbon

Ertzaintzaren 'arazo larriak' salatu dituzte Esan eta Euspel sindikatuek

Zerbitzua "antolatzeko gaitasun eza" eta "30 urtez ondo funtzionatu duena hondatu izana" leporatu diete sindikatuek buruzagi politikoei eta poliziaburuei.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Esan eta Euspel Ertzaintzako sindikatuek elkarretaratzea egin dute igande honetan Bilboko Arriaga Antzoki parean, han bertan egin duten Sabino Arana Fundazioaren sari-banaketan Iñigo Urkullu lehendakariaren bisitaren harira.

Ertzaintzak pairatzen dituen "arazo larriak" salatu dituzte sindikatuek, eta 'Urkullu: Ertzaintza, konponbidea' leloa irakurgai zuen pankarta erakutsi dute.

Urkullu Arriaga Antzokira sartu da, bertan bildutakoengana hurbildu gabe, eta agenteetako batek agiria irakurri du esanez horrelako mobilizazioei eutsiko dietela Ertzaintzak bizi duen "kaosa"ren aurrean.

Gainera, zerbitzua "antolatzeko gaitasun eza" eta  "30 urtez ondo funtzionatu duena hondatu izana" leporatu diete sindikatuek buruzagi politikoei eta poliziaburuei, hurrenez hurren. Horrekin batera, pertsonal nahikorik eta etengabeko formakuntzarik ez dagoela salatu dute, eta "ibilgailuak eta gailuak hondatuta" dituztela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Bilboko albisteak Ertzaintza Azken albisteak Urkullu Alderdi politikoak Albisteak