Politika -
Erreakzioak
Konstituzionalak 'iruzurrezko bilkura bat' debekatzea txalotu du Espainiako Gobernuak
Moncloak azpimarratu duenez, Puigdemont inbestidurara badoa ere, Puigdemont bilatu eta atxilotzeko agindua eman zuen Konstituzionalak. Beraz, epailearen baimena beharko luke.
Agentziak | Erredakzioa
Auzitegi Konstituzionalak Carles Puigdemont boto delegatuaren bidez edo bide telematikoa erabilita presidente izendatzeko "iruzurrezko osoko-bilkura bat debekatzea" txalotu du Mariano Rajoyren Gobernuak, Moncloako iturriek Europa Pressi jakinarazi diotenez.
Auzitegi Konstituzionalak aho batez ebatzi duenez, asteartean Kataluniako Parlamentuan izango den inbestidura-saioa baliogabetuko du, baldin eta saioan ez dagoen presidentegai bat izendatzen saiatzen badira. Baliteke Carles Puigdemontek epailearen baimena ere behar izatea.
Iturri juridikoek jakitera eman dutenez, Espainiako Gobernuak bi ekintza zehatzen aurka jarritako helegitea tramitean onartu ala ez erabaki aurretiko kautelazko neurria izango litzateke Konstituzionalak erabakitakoa: Roger Torrent Parlamenteko presidenteak urtarrilaren 22an egindako inbestidura-deialdia, eta Puigdemonten presidente izendatzeko datorren astearterako iragarritako inbes