Politika -

Donostia

Gregorio Ordoñez zinegotzi popularra omendu dute, haren hilketaren 23. urteurrenean

Juan Ignacio Zoido Espainiako Barne ministroak hartu du parte omenaldian. Han nabarmandu duenaren arabera, Espainiako Gobernuak 'lanean jarraituko du ETA guztiz garaitu arte'.

Gregorio Ordoñezi omenaldia Donostian. EFE
Gregorio Ordoñezi omenaldia Donostian. EFE
Gregorio Ordoñezi omenaldia Donostian. EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gregorio Ordoñez Fundazioak orain dela 23 urte ETAk hildako zinegotzi popularra gogoratu du Donostian. Ana Iribar alarguna eta fundazioko presidenteaz gain, Consuelo Ordoñez zinegotziaren arreba eta Coviteko presidente dena ere izan da ekitaldian.

Halaber, Juan Ignacio Zoido Espainiako Barne ministroak hartu du parte omenaldian. Han nabarmandu duenaren arabera, Espainiako Gobernuak "lanean jarraituko du ETA guztiz garaitu arte, eta bandaren indarkeriari buruzko kontaketa biktimen, justiziaren eta egiaren inguruan" egin dadin.

Zoidoren esanetan, "ETAren biktimak izango dira kontakizunaren erdigunea, datozen urteetan inor ez dadin okertu, iraganean biktimak egon zirelako, gaur egun badaudelako eta ETAren borreroak ere badaudelako oraindik".

Ministroaz gain, Javier de Andres Espainiako Gobernuak Euskadin duen ordezkaria, Alfonso Alonso Euskadiko popularren presidentea, eta Gipuzkoa zein Bizkaiako buruak izan dira omenaldian: Borja Semper eta Raquel Gonzalez, hurrenez hurren.

"ETAren helburuak berberak izaten jarraitzen" dutela salatu du Consuelo Ordoñezek

Consuelo Ordoñez omenduaren arreba eta Coviteko presidenteak salatu duenez, "ETAren helburuak berberak dira gaur egun ere: proiektu abertzale erradikala, totalitarioa eta baztertzailea ezarri nahi diote gizarteari". "Lehen armak, estortsioa eta mehatxuak erabiltzen zituzten, eta orain, erakundeetatik defendatzen dute".

Hainbat buruzagi politikok hartu dute parte ekitaldian: Eneko Goia Donostiako alkatea, Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko presidentea, Eider Mendoza Gipuzkoako Batzar Nagusietako presidentea, Juan Carlos Cano Gipuzkoako PPren bozeramailea, Donostiako Udaleko popularren bozeramailea eta Maria San Gil PPren buruzagi ohia.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Eguneko albisteak